1996ko Italiako Giroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
1996ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 79. edizioa izan zen. 1996ko maiatzak 18 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3990 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Pavel Tonkovek batez beste 37,875 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.
Edizio hau irabazteko hautagaietako bat zen Abraham Olano gipuzkoarra lasterketa gehienean faboritoen artean egon zen. Edizio honetako erlojupeko bakarra izan zen 19. etapan Evgeni Berzinengandik segundo bakar batera geratu zen. Etapa hori amaitzean, anoetarra liderra zen Pavel Tonkovengandik segundo bakar batera baino ez zegoen. Hurrengo egunean Olanok segundo hori jatea lortu zuen eta maglia arrosa jantzi zuen, Tonkovekin denbora berean berdinduta.
Alabaina, azkenaurreko etapan, anoetarrak lasterketa guztiko ahalegina ordaindu zuen, eta, beste mendate batzuen artean Mortirolo mitiko eta izugarria igo zen etapa handi batean Tonkovekiko ia hiru minutu galdu zituen, eta hirugarren postua laugarren zegoen Piotr Ugrumovekiko soilik hiru segundoko abantailarekin mantentzea lortu zuen.
Hala, Pavel Tonkovek irabazi zuen edizio hau, berarekin batera podiumean Enrico Zaina eta Abraham Olano egon zirelarik.
Remove ads
Taldeak
|
|
Remove ads
Etapak
Remove ads
Sailkapenak
Sailkapen orokorra
Puntukako sailkapena
Mendiko sailkapena
Taldekako sailkapena
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads