2010eko Flandriako Tourra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
2010eko Flandriako Tourra txirrindularitza lasterketa klasiko honen 94. edizioa izan zen. 2010eko apirilak 4an ospatu zen Brujas eta Ninove artean, 261,9 kilometroko ibilbidearekin. Ibilbidean hamabost mendate igaro behar izan ziren. Proba UCI ProTour zirkuituaren barnean egon zen.
Garailea Fabian Cancellarra izan zen, Molembergeko Harresian eraso ondoren (helmugatik 44 kilometrora), soilik Tom Boonenek jarraitu ahal izan ziolarik, eta, ondoren bizikletan zutik jarri gabe erritmoa bizituz, hala azken harresian, Muur Kapelmuurren (helmugatik 15 kilometrora) txirrindulari belgikarra atzean utziz. 2 minutu baino gehiagora iritsi zen hirugarren sailkatua, Philippe Gilbert, podioa osatu zuena.
Remove ads
Talde parte-hartzaileak
198 txirrindularik parte hartu zuten (lasterketa profesionaletarako ezarrita dagoen 200eko mugatik gertu) 25 taldetan banatuta (2010eko Gante-Wevelgemeko berberak Acqua & Sapone izan ezik, honen ordez Team Europcar sartuz) 8 txirrindularikoak (Ag2r-La Mondiale eta Lampre ISD izan ezik, 7rekin irten zirenak), horietatik proba soilik 95ek amaitu zutelarik.
Flandriako Tour honetan parte hartu zuten 25 taldeen zerrenda martxoak 7an iragarri zuten antolatzaileek. UCI ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako beste 7k wildcard bati esker (Team Europcar, BMC Racing Team, Cervélo Test Team, Landbouwkrediet, Skil-Shimano, Topsport Vlaanderen-Mercator eta Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team. Talde parte hartzaile guztiak honako hauek izan ziren:
ProTeamak (18)
|
![]() |
Cofidis taldeak bere atsekabea erakutsi zuen gonbidatua izan ez zelako. Lehen aldia izan zen talde honek Flandriako Tourrean parte hartzen ez zuela taldea 1997an sortua izan ondoren.
Remove ads
Sailkapena
Remove ads
Kanpo estekak
- (Nederlanderaz)Webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads