Movistar Team (gizonezkoen taldea)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Movistar Team (gizonezkoen taldea)
Remove ads

Movistar Team Nafarroako txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena. Movistar telekomunikazio espainiar enpresa du babesle nagusia. 1980an sortu zenetik, Reynolds, Banesto, Illes Ballears eta Caisse d'Epargne izenak ere izan ditu. Besteak beste, zazpi Frantziako Tour, lau Italiako Giro eta lau Espainiako Vuelta ditu palmaresean.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Artikulu hau gizonezkoen taldea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Movistar Team».
Remove ads

Historia

Taldea 1980an eratu zen, Reynolds izenarekin, José Miguel Echavarri zuzendari zela. 1982an, Ángel Arroyo lehenbizikoa izan zuen Espainiako Itzulian, baina deskalifikatu zuten, dopin kontrolean positibo eman zuelako.[1]

1983an parte hartu zuen lehenbiziko aldiz Frantziako Tourrean, arrakasta handiz: Ángel Arroyok, Puy de Dômeko kronoigoera irabazteaz gain, bigarren amaitu zuen Parisko podiumean; Pedro Delgadok, berriz, erakustaldiak eman zituen mendiko etapetan, eta maillot horia janzteko zorian egon zen.[2]

Miguel Indurainek Reynoldsekin egin zuen debut profesionala, 1984an. Hamarkadaren amaieran, Pedro Delgadok eman zizkion taldeari lehenbiziko garaipen handiak: 1988ko Frantziako Tourra eta 1989ko Espainiako Itzulia.[3]

1990etik 2003ra, Banesto izan zen taldearen babeslea. 1990eko hamarkadan izan zuen urrezko aroa, Miguel Indurainen eskutik, bost Tour (1990, 1991, 1992, 1993, 1994) eta bi Giro (1992, 1993) irabazi baitzituen. Julian Gorospe, berriz, 1990eko Euskal Herriko Itzulian nagusitu zen.

Arrakasta horiek taldea sendotu eta berrindartu zuten. Horri esker fitxatu ahal izan zituen, besteak beste, Jean-François Bernard, Abraham Olano, Alex Zülle, Chava Jimenez edota Paco Mancebo. Olanok 1998ko Espainiako Itzulia irabazi zuen, eta Züllek bigarren egin zuen 1999ko Frantziako Tourrean.[3]

1990eko urteetako urrezko aroaren ostean, urte ilunak iritsi ziren 2000tik aurrera. Krisiarekin batera, dopin kasuen eraginez txirrindularitzarenganako konfiantza galdu zuten babesleek, eta gizarteak berak ere. Oso garai zailak pasatu zituen taldeak, kolokan egon zelako haren etorkizuna. Hala ere, 2004an Illes Ballears agertu zen, eta Caisse d'Epargne bi urte geroago. 2010era arte lehen lerroan irauteko aukera eskaini zieten bi babesle horiek.[3] Alejandro Valverde eta Vladimir Karpets nabarmendu ziren urte haietan, eta Óscar Pereiro 2006ko Frantziako Tourreko irabazle izendatua izan zen, Floyd Landisek dopinaren aurkako kontrolean positiboa eman ondoren.[4]

2010ean, proiektua amaitzera zihoala zirudien, baina Telefónica agertu zen, eta jarraipena eman zion taldeari Movistar markarekin.[3] Nairo Quintanak 2014ko Italiako Giroa eta 2016ko Espainiako Itzulia irabazi eta bi aldiz bigarren izan zen Tourrean (2013 eta 2015); Richard Carapaz, berriz, 2019ko Italiako Giroan gailendu zen. Baina Alejandro Valverdek eman zion garaipen gehien taldeari, bai klasiketan (bost aldiz La Flèche Wallonnen, lautan Lieja-Bastogne-Lieja, bitan Donostia Klasikoa), bai astebeteko itzulietan (Euskal Herriko Itzulia, Kataluniako Volta, Dauphiné Libéré...).

Remove ads

2025eko taldea

Informazio gehiago Pertsonala 2025, Txirrindularia ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads