7-Zip

From Wikipedia, the free encyclopedia

7-Zip
Remove ads

7-Zip datu informatikoak konprimatzeko software librea da. Kode irekikoa da, RAR fitxategiak deskonprimatzeko kodea salbu.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...

Bere garapena 2000 urtean hasi zen eta Igor Pavlov-ek mantentzen du. Microsoft Windowsekin erabiltzeko sortu zen arren, ondoren beste sistema eragile batzuetara eraman da.

Bertsio grafikoaz gain, komando lerrorako bertsio bat ere badago. Azken honen GNU-Linux/UNIX egokitzapenak p7zip izena dauka.

Remove ads

Lizentzia

7-Zip iturburu irekiko softwarea da. Iturburu kodearen zati handiena GNU LGPL lizentziaren babespean dago. unRAR kodeak lizentzia mistoa dauka: GNU LGPL + unRAR murrizpenak. Aztertu lizentziaren gaineko informazioa hemen.

7-Zip zure konputagailuan erabil dezakezu, baita erakunde komertzialetako konputagailuetan ere. Ez duzu 7-Zip erregistratu edo ordaindu beharrik. Dena den programa gustuko baduzu eta garatzen jarraitu dadin lagundu nahi baduzu, jo bere web orrira eta dohaintza egin dezakezu.

Remove ads

Ezaugarriak

  • Trinkoketa tasa altua 7z formatu berrian LZMA trinkoketari esker
  • Onartzen dituen formatuak:
    • Paketatu / despaketatu: 7z, ZIP, GZIP, BZIP2 eta TAR
    • Solik despaketatu: RAR, CAB, ISO, ARJ, LZH, CHM, MSI, WIM, Z, CPIO, RPM, DEB eta NSIS
  • ZIP eta GZIP formatuentzako, 7-Zip-ek hornitzen duen trinkoketa tasa PKZip eta WinZip-ek eskeintzen dutena baino % 2-10 hobea da
  • Zifraketa sendoa (AES-256) 7z eta ZIP formatuetan
  • Autoerauzketa gaitasuna 7z formatuarekin
  • Windows Shell-ekin bateratzen da
  • Fitxategi kudeatzaile ahaltsua
  • Komando lerro bertsio ahaltsua
  • FAR Kudeatzailearentzako plugina
  • 69 hizkuntzatan lokalizatu da
  • Windows 98/ME/NT/2000/XP/Vista sistemetan dabil. Komando lerroko bertsioa GNU/Linux/Unix-era moldatu da.

Thumb

Remove ads

Kanpo estekak

Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads