Angiotensinaren entzima bihurtzailea 2

From Wikipedia, the free encyclopedia

Angiotensinaren entzima bihurtzailea 2
Remove ads

Angiotensinaren entzima bihurtzailea 2[5][6] (ACE2) birika, arteria, bihotz, giltzurrun eta hesteetako zeluletako zelula-mintzei atxikitako entzima bat da[7][8]. ACE2ak odol-presioa txikiagotzen du angiotensina II peptido baso-uzkurtzailearen hidrolisia katalizatuz, angiotensina (1-7) sortuz, hodi-zabaltzaile bat[9][10][8]. ACE2ak bere antzekoa den angiotensinaren entzima bihurtzailearen (ACE) ekintzari aurka egiten dio[11], eta horregatik gaixotasun kardiobaskularren aurkako botiken helburu interesgarria da[11][12].

Datu azkarrak Egitura erabilgarria, PDB ...

ACE2 koronabirus batzuen sarrera puntua ere izan ohi da, nabarmen HCoV-NL63, SARS-CoV, eta SARS-CoV-2[13]. Batzuetan, gizakien ACE2 entzimari hACE2 deritzo[14].

Remove ads

Egitura

Angiotensinaren entzima bihurtzailea 2 endotelioaren gainazalean eta beste zelula batzuetan aurki daitekeen zinkduk metaloentzima bat da. ACE2 proteinak N-terminal M2 domeinuko peptidasa bat da C-terminaleko giltzurruneko kolektrina aminoazidoen domeinu garraiatzaile bat[15].

ACE2 igarobide bakarreko mintzen zeharreko proteina bat da, eta bere domeinu aktibo entzimatikoki agertzen da birikietako eta beste ehun batuetako zelulen gainazalean. ACE2aren zelula-kanpoko domeinua mintzaren beste aldeko domeinuan protelisia gertatzen da sheddasa izeneko beste entzima baten bidez, eta sortzen da proteina disolbagarri berria odol-jarioan jariatzen da eta txizaren bidez kanporatzen da[16][17].

Remove ads

Kokapena gorputzean

ACE2 organo gehienetan aurki daiteke: ACE2 zelula mintzari atxikita dago bate ere biriketako albeoloetako II motako zeluletara, heste meharreko enterozitoetara, arteria eta zainetako endotelioaren zeluletara, eta organo gehienetako arterietako muskulu leunetara. ACE2aren mRNA aurki daiteke ere garun-azalean, gorputz ildaskatuan, hipotalamoan eta enbor entzefalikoan[18]. ACE2 neurona kortikalean eta gliatan agertzen denez SARS-CoV-2 birusak eraso ditzake, eta hau izan liteke COVID-19 gaixotasunean ematen den anosmiaren oinarria[19]. Anosmia eta disgeusia COVID-19aren gaixo askotan goiz ikusten denez[20], gaixotasun horren pista garrantzitsutzat hartzen da, eta horregatik "sintoma esanguratsu" gisa sailkatzen da[21].

Remove ads

Funtzioa

ACE2ren funtzio primarioa angiotensinaren entzima bihurtzailearen (ACE) balantza egitea da. ACEk angiotensina I hormona angiotensina II hodi-uzkurtzailean bilakatzen du. ACE2k, kontrara, angiotensina IIaren fenilalanina karboxilo terminala aldatzen du (Asp-Arg-Val-Tyr-Ile-His-Pro-Phe) angiotensina (1-7) hodi-zabaltzailearen hidrolizazioaren bidez (H-Asp-Arg-Val-Tyr-Ile-His-Pro-OH). ACE2ak beste hainbat peptido ere eralda ditzake, [des-Arg9]-bradikinina, apelina, neurotensina, dinorfina A eta ghrelina kasu[22]. SLC6A19 aminoazido garraiatzaile neutralaren bidea mugatzen du zelula-mintzean eta loturik dago Hartnupen gaixotasunarekin[23]. ACE2arekin saguetan egindako ikerketak erakutsi du odolko glukosa mailan ere eragina duela, baina oraindik ez da ezaguna horren mekanismoa[24][25].

Koronabirusen sarbidea

Zelula-mintza zeharkatzeko proteina gisa, ACE2 da koronabirus batzuek erabiltzen duten bidea zeluletan sartzeko, tartean HCoV-NL63, SARS-CoV (SARS sortzen duen birusa)[26][27][28], eta SARS-CoV-2 (COVID-19 eragiten duen birusa)[29][30][31]. Zehatzago oraindik, SARS-CoV eta SARS-CoV-2 birusen ziriaren S1 proteina lotzen da ACE2 domeinura zelulen gainazalean, endozitosia sortuz eta birusa zein entzima zelularen barruan kokatzen diren endosomatan eraldatuz[32][33]. Sarbide honek eskatzen du ere ostalariaren TMPRSS2 proteasak S proteina hastea, eta bide honen inhibizioa aztertzen ari da aukera terapeutikoak eskaintzen dituelako[34]. Ikusi da ere S-proteinaren glukosilazioa eteteak birusen sarrera nabarmen murrizten duela, eta horrek erakusten du gluko-proteina horrek prozesuan garrantzia duela[35].

Zientzialari batzuek proposatu dute, hipotesi gisa, ACE2 maila gutxitzeak zeluletan infekzioak kontrolatzen lagun dezakeela. Bestetik, ACE2 birusek eragindako biriketako arazoetan babesa ere eskaintzen du, hodi-zabaltzailea den angiotentsina (1-7) ekoizten duelako[36]. Are eta gehiago, saguekin egindako ikerketek erakutsi dute koronabirusaren ziriko proteinen eta ACE2aren arteko elkarrekintzak ACE2 maila gutxitzen duela zeluletan, bai proteina zelula barrura sartzen delako, baita degradazioa ematen delako ere, biriketan kalteak eraginez[37].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads