A Countess from Hong Kong

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

A Countess from Hong Kong (euskaraz Shanghaiko Kondesa) 1967ko Charlie Chaplin ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilari zuzendu, ekoitzi eta idatzitako komedia film bat da, soinu banda ere Chaplinek berak konposatu zuen. Marlon Brando, Sophia Loren, Tippi Hedren eta Sydney Earl Chaplin (Chaplinen hirugarren semea) aktoreek antzeztu zuten. Chaplinek zuzendu, ekoitzi eta idatzitako azken filma izan zen, bai eta berak zuzendu baina paper nagusia antzeztu gabeko bigarren filma ere (bestea, 1923ko A Woman of Paris). Halere, Chaplinek kameo edo antzezpen labur bat egin zuen.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ogden Mears (Marlon Brando) estatubatuar enbaxadorea bera doan ontziko logelan Natascha (Sophia Loren) errusiar kondesa ezkutatu dela ohartuko da, Estatu Batuetara ezkutuan iritsi nahi baitu. Mears kondesaz maiteminduko da, baina bere emaztea (Tippi Hedren) Hawaiien zain du.

Aktoreak

Informazio gehiago Aktorea, Pertsonaia ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads