Abu Dis

From Wikipedia, the free encyclopedia

Abu Dismap
Remove ads

Abu Dis (arabieraz: أبو ديس) Jerusalem probintziako hiri palestinarra da. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 12.251 biztanle zituen 2017an[1].

Datu azkarrak Abu Dis أبو ديس, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Victor Guérin frantses ikertzaileak uste zuen Biblian aipatutako Bahurim (Barhum) herria[2][3][4] Abu Dis zela[5], baina hipotesi hori ez da onartzen gaur egun[6].

Abu Dis hiria 1187 baino lehen sortu zen erromatar garaian Beta Budison herria zegoen lurraldean[7].

Demografia

Hainbat familia hedatu (hamule) bizi dira Abu Disen, besteak beste, Al Khanafsah, El Halabiyah eta El 'Eriqat[7].

Informazio gehiago Urtea, Biztanleria ...
Remove ads

Ekonomia

2011ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[7]:

  • kudeaketa (% 80)
  • zerbitzuen sektorea (% 19)
  • Israelgo lan-merkatua (% 1)

2007an, biztanleriaren % 37,6 ekonomikoki aktiboa zen, eta horietatik %85ek lana zeukan[7].

Nekazaritzari dagokionez, olibak, garrazkiak, fruitu oskoldunak eta zerealak (bereziki garia eta garagarra) ekoizten dira Abu Disen. Gehien hazten duten abereak ardiak dira, baina behiak eta ahuntzak ere badaude[7].

Hezkuntza

Thumb
Al-Quds Unibertsitateko campus nagusia

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, biztanleriaren % 95,1 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 74,7 emakumezkoak ziren. 2011n, 2.905 ikasle eta 170 irakasle zeuden hirian[7].

Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako zortzi eskola daude Abu Disen, hiru publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako bat. Eskola horietatik bi mutilenak dira, bat neskena da eta gainerakoak mistoak[7].

Horrez gain, badago lau haurtzaindegi[7].

Al-Quds Unibertsitateko campus nagusia Abu Disen dago[17].

Remove ads

Osasuna

Al Maqasid erakundeak zuzendutako osasun-zentro bat eta lau farmazia pribatu daude Abu Disen. Gaixoak beste hiri batzuetara bidaltzen dituzte, batez ere Ramallah, Beit Jala eta Jeriko[7].

Erlijioa

Hainbat meskita daude Abu Disen[7]:

  • Al Farooq meskita
  • Taybah meskita
  • Al Jami'a meskita
  • Al 'Abrar meskita
  • Salah ad Din al 'Ayyubi meskita
  • Othman ben 'Affan meskita
  • 'Ahbab Allah meskita

Politika

2020an, Donald Trumpek Abu Dis Palestinako hiriburu izatea proposatu zuen. Hala ere, palestinar politikariak, Ahmed Abu Hilal hiriko alkatea barne, aurka agertu ziren[18].

Herri senidetuak

Abu Disek lankidetza-hitzarmena egin zuen Frantziako Rezérekin, baina ofizialki ez dira hiri senidetu deitzen[20].

Hiritar ezagunak

  • Kamel Arekat (1901-1984), politikaria
  • Saeb Erekat (1955-2020), politikari eta diplomazialaria
  • Ahmed Qurei, Abu Alaa (1937-2023), politikaria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads