Actors Studio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Actors Studio edo The Studio Estatu Batuetako New York hirian dagoen aktore profesional, antzerki zuzendari eta antzerkigileen erakundea da. Bere egoitza Manhattan barrutiko 432 West 44th Street kalean dago.
Remove ads
Jatorria
1947an Elia Kazan, Cheryl Crawford eta Robert Lewisek sortu zuten, Studio ezizenez ezagutua, bere antzezpengintza ikasketa finengatik ezaguna da, baita Metodoa izeneko antzezpen metodoa irakasteagatik ere, azken hau 1930eko hamarkadan Group Theatre taldeak Konstantin Stanislavskiren berrikuntzetatik garatutako antezpen metodo bat da. "Ekintza fisikoen metodoa", "Stanislavski sistema" gisa ezagunagoa, aktoreak antzezten duen pertsonaiak jasaten dituen sentipen berberak jasatean datza; horretarako irudimena, inprobisazioa, gihar erlaxazioa, bat-nateko gertakari baten aurrean ematen den erantzuna, lehenaldian jasandako sentipenen berbizitzea eta hizkeraren argitasuna kitzikatzeko ariketak landu ohi dira.
Studiok 1952. urtetik aurrera Lee Strasberg zuzendaritzapean mundu mailako ospea bereganatu zuen.
Studioan trebatzen doazen einean, aktoreek giro emozional batean euren trebetasunak landu asmoz elkarrekin lan egin ohi dute, han paper komertzialen presiopetik aske daudela antzezlari gisa antzeztean gehiago arriskatu dezaketelarik.
1994-2005 urte bitartean The New School unibertsitatearen itzalpean egon zen.
Remove ads
Ikasle nabarmenak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

