AhoLab
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
AhoLab taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1995. urteaz geroztik euskarazko hizketa modu automatikoan lan egiten duena Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolan. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ere ikertzen eta produktuak garatzen aritzen dira. Inma Hernaez Rioja irakasleak sortu zuen.
Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak Bizkaieraren Fonoteka, eta AhoTTS ahots-sintetizagailua dira.
Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak baliatu dituzte sintetizagailuetan euskarazko hizketa sortzeko[1][2]
Iñaki Gaminderekin Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio- eta bideo-grabazio batzen dituen Bizkaieraren Fonotekea datu-base fonetikoa sortu zuten.[3]T
Teknologia hau pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, itzulpenak irakurrita eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[4]
2019an Ixa ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.
- Eva Navas eta Inma Hernaez
Remove ads
Errekonozimenduak
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea:[5] Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[6]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
