Ahti Karjalainen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ahti Karjalainen
Remove ads

Ahti Kalle Samuli Karjalainen (Hirvensalmi, Finlandia, 1923 Helsinki, Finlandia, 1990) finlandiar politikaria izan zen.

Datu azkarrak Governor of the Bank of Finland (en), Finlandiako lehen ministroa ...
Remove ads

Biografia

Zientzia politikoko ikasketak egin zituen Helsinkiko Unibertsitatean. 1946an Nekazarien Alderdiko kide egin zen, eta ministro-kargu ugari bete zituen: Finantzetakoa (1957-1958), Merkataritza eta Industriakoa (1959-1961) eta Kanpo Arazoetakoa (1961-1962 eta 1963-1967).

Lehen aldian Kanpo Arazoetako ministro zela, Finlandiako neutraltasun politika erabat aldatu zuen, Stalinen ondorengo Sobiet Batasunari hurbildu baitzitzaion. 1962an Lehen Ministro izatera iritsi zen, baina 1963an kargua utzi zuen, berriz ere Kanpo Arazoetako ministro izateko. 1967 arte jardun zuen zeregin horretan. 1970-1971 bitartean berriro Lehen Ministro aukeratu zuten, Berde-gorri izeneko koalizio aurrerakoiaren gobernuko buru. Epe horretan bere herriko politika neutralzalea indartu zuen, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoarekiko erlazioak izan zituen.

1979an Finlandiako Bankuaren zuzendaritza hartu zuen eta 1982an Sobiet Batasunarekiko Harremanetarako Batzordeko presidentetza.

1989an bere oroimenak argitaratu zituen Gizon presidentea izenburupean.

Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahti Karjalainen Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads