Ahurti

Lapurdiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Ahurti
Remove ads

Ahurti Lapurdiko iparraldean, barnealdean dagoen udalerri bat da, Lapurdi Ekialdea eskualdekoa.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Geografia

Ingurune naturala

Arhan ibaia udalerriko lurretan isurtzen da Aturrira. Lehenengora isurtzen diren hiru erreka ere igarotzen dira udalerritik: Marmareko erreka, Lartasoko erreka eta Eiherazarko erreka.

Udalerri mugakideak

Udalerria Landekin da mugakidea iparraldean.

Historia

Ahurtiko ibai portuak garrantzi historiko handia izan zuen Aturri ibaian zehar ondasunak garraiatzerako orduan; izan ere, 1199-1200ean Nafarroak itsas irteera galdu zuenean, Ahurti bilakatu zen Nafarroaren portu nagusi Aturrin behera Baionara gabarretan salgaiak garraiatzeko.

Agramondarren dukerriaren meneko jaurerria izan bazen ere,[2] azkenik, XVIII. mendean Lapurdin sartu zen. XIX. mendeko bigarren erdialdean fraide beneditarrek eraiki zuten Belokeko komentua, historikoki garrantzia eduki izan duena iheslarien babeslekua izan baitzen Espainiako Gerra Zibilaren ostean bai eta naziek okupatutako Frantzian ere.

Remove ads

Demografia

Informazio gehiago Ahurtiko biztanleria ...

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.

Kultura

Argazki galeria

Thumb
Legenda:
Gorriz:muga administratiboak
Urdinez: Ibaiak eta errekak
Laranjaz: udalerri barruko errepideak
Horiz: udalerriz kanpoko errepideak
Morez: A64 (E 80) autobidea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads