Aiago

Arabako herri hustua From Wikipedia, the free encyclopedia

Aiagomap
Remove ads

Aiago Arabako herri hustu bat da, Dokumentu gutxitan aipatua, Ayago edo Villarrosa aldaerekin. Egun mapetan topa daiteke Aiago grafiarekin. Aiago ondoan, mapetan, Villarrosa ere topa daiteke.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Historia

Gerardo López de Gereñuk, (1957), herri hustu hau aipatu zuen, kokapena eta dokumentuetako lekukotasun bakar batzuk aipatu zituen.[1] Ayago eta Villarrosa izenak eman zituen Gereñuk eta 1483. urteko Errege Katolikoen ebazpen bat aipatzen du non Izartza, Okina, Berrozi eta Aiago aipatzen diren. Gereñu, lehen aipamen horrekin batera, 1548ko Burguko lur-neurketa baten ostean egindako agiri batzuetan Ayago eta Ayagobidea toponimoak ikus daitezkeela esan zuen, eta azkenik, Gereñuk aipatu zuen 1711. urteko beste agiri bat, Filipe V.a Espainiakoaren garaiko beste dokumentu batean Ayago aipatzen zela.

Remove ads

Kokapena

Aiago / Ayago eta Villarrosa toponimoak ikus daitezke Berrozi,[2] Izartza eta Egileta herrien artean.[3][4] Mapetan ez da ulertzen Aiago eta Villarrosa leku bat eta bakarra denik, elkarren ondoko bi lekuen izenak direla ikusten da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads