Akain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Akain
Remove ads

Akaina, halaber lakasta (Ipar.) edo txikia denean kaparra, araknido bizkarroia da,[1][2] milimetro gutxikoa, hausnarkarien, txakurren, katuen eta, batzuetan, gizakien larruazalean odola xurgatuz bizi dena. Ixodoidea goifamiliako akaroen izen arrunta da. Artropodo kosmopolitatzat hartzen dira, eta, gaur egun, 850 espezie inguru deskribatu dira mundu osoan.[3]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...

Gaixotasun askoren bektoreak dira, tartean Lymeko gaitza, Q sukarra,[4] tularemia, babesiosis, ehrlichiosis edo behien anaplasmosis.

Antzinako Egiptoko txakur momifikatuetan Rhipicephalus sanguineus espezieko akainak aurkitu zituzten.[5]

Remove ads

Izenak

Batez ere ahozko euskaraz, artapo, bakasta eta kapasta izenak ere erabili izan dira zenbait eskualdetan.

Bizi-zikloa

Bere bizi-zikloak lau estadio ditu akainak: arrautza, larba, ninfa eta heldua.[6] Morfologikoki, ale helduek 1 - 12 milimetro lortzen dituzte (arrek emeen herena egiten dute), baina lodiago bihurtzen dira txupatzen duten odolez beteta daudenean. Gorputza obalatua dute, nahiko laua, arpoi itxurako kelizero kaltzifikatuekin landua.[7] Horiek beren aho-aparatuaren parte dira, hipostoma[8] eta listu-guruinekin batera.[9] Pieza anatomiko horiek guztiek era orkestratuan funtzionatzen dute, eta funtsezko elementuak dira bai parasitoaren nutrizio-prozesuan, bai gaitasun patogenikoan.[10]

Remove ads

Bizimodua

Kaparrak landaredian. landareen artean bizi dira, eta albotik pasatzen den animaliaren gorputzera salto egiten dute. Ezaugarri bereziak dituen egitura sentsorial baten bidez detektatzen dute animalia bat gertutik pasatzen ari dela. Hallerren organoa izena duen egitura sensorial hori lehen hanka-parean daukate. Ninfak eta helduak bakarrik dituzte lau hanka-pare, larbak ez.[11] Urte batzuk egon daitezke presa baten zain.[12]

Garrantzia azienda-ekoizpenaren sektorean

Akainak mundu osoko albaitaritzako arazo nagusietako bat dira, bai ziztadek zuzenean eragiten dutelako, bai kutsatzen dituzten agente infekziosoengatik. Galera ekonomiko handiak eragiten dituzte azienda-ekoizpenaren sektorean, eta, batez ere, behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-ustiategiei eragiten diete. Eskala txikiagoan, baina zaldi, behor, txakur eta katuen osasuna ere nabarmen aldatzen dute.[13]

Thumb
Kaparrak ateratzeko tresna.
Remove ads

Akaina kentzen

Eskuz edo tresnatxo batekin kentzen zaio akaina animaliari. Baina kontu handiz ibili behar da oso-osorik atera behar baita akaina, burua eta guzti. Burua geratzen bada, gerora infekzioak sortu litezke.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads