Tell al-Amarna
Egiptoko arkeologia aztarnategi bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tell al-Amarna[1] (arabieraz: العمارنة al-‘amārnah), Egipton, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen lurralde baten izen arabiarra da, K.a. XIV. mendean, Akhetaton[2] hiria eraiki zen tokia delako ezaguna.
Egipto Garaian dagoen, egungo Asyut probintzian. Antzinako Akhetaton hiria zegoen lekuan dago. Amenhotep IV.ak (Akenaton) eraiki zuen Akhetaton (K.a. 1360) eta bertako tenplu handia eta jauregia. Alemaniako eta Ingalaterrako espedizioak aritu dira lanean bertako aztarnategietan eta 300 bat oholtxo aurkitu dira, kuneiforme idazkeraz idatziak, Egiptok Babiloniarekin, Asiriarekin eta ekialdeko beste zenbait naziorekin izandako tratuen eskutitzak jasotzen dituztenak, eta garai hartako diplomazia harremanen nondik norakoa ezagutzera eman dutenak. Orobat aurkitu dira harkaitzetan egindako zenbait hilobi ere. Beste aurkikuntzak: Nefertitiren jauregia, zoologiko bat eta lorategia, eta akropoli handi baten aztarnak Azken horri esker ezagutu delarik nolakoak ziren garai hartako erlijioa, bizimodua eta zibilizazioa.[3]
Remove ads
Hiriaren ezaugarriak
Akenaton faraoiak, bere erregealdiaren bosgarren urtean, toki hau aukeratu zuen bere hiriburu berria eraikitzeko, Akhetaton (Atonen Ostertza), Antzinako Egipton eragin gehien zuten hiriak ziren Tebas eta Menfisen arteko erdi bidean.
Hiriburua, plano hipodamiko batekin diseinatua izan zen, mugak zehazteko mugarri handiak zizelkatu zirelarik. Bertan, Atonen gurtza monoteista berriaren errituak egingo ziren.
Akenaton faraoiak, eraikin handiak eraikitzea agindu zuen. Adibidez:
- Atonen tenplu handia
- Errege jauregia, garrantzi sinboliko handikoa, agerkundeen leihoarekin, nondik errege familia bere mendekoen aurrean agertzen zen
- Amarnako taulatxoak edo Amarnako gutunak (errege gutunak) zituen artxibategien eraikina
- Nobleen etxebizitzak, laukizuzen formako oinplanodunak
- Hipogeoak (harkaitzean zulaturiko hilobiak), hiriaren iparraldean eta hegoaldean kokatuak.
Hiriak, urte batzuk baino ez zituen iraun, erregea hil ondoren, eraikin gutxi eraiki zirelarik. Sortu eta hamabost urtera utzia izan zen, Tutankamonen erregealdiaren hirugarren urte inguruan.
Horemheben garaitik hasten da Aketatonen suntsipen sistematikoa, bere harriak eta adobezko adreiluak, beste eraikin batzuk eraikitzeko probestuz.
Remove ads
Amarnako gutunak
1887an, sebakh (adobezko adreiluak ongarri moduan erabiltzeko) bila ari zen zonaldeko emakume batek 300 taulatxo kuneiforme baino gehiago aurkitu zituen.[4] Oholtxo horiek faraoiaren gutun diplomatiko hautatuak erregistratzen zituzten eta nagusiki akaderaz idatzita zeuden, Antzinako Ekialde Hurbilean Brontze Aro Berantiarrean komunikazio mota hauetarako erabili ohi zen hizkuntza frankoan. Aurkikuntza horrek aztarnategiaren garrantzia aitortzea ekarri zuen eta esplorazioak areagotzea eragin zuen.[5]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

