Alan Moore

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alan Moore
Remove ads

Alan Moore (Northampton, Northamptonshire, 1953ko azaroaren 18a) ingeles idazle eta komiki gidoigile bat da. Bere lan ezagunen artean daude Watchmen, V for Vendetta, The Ballad of Halo Jones, Swamp Thing, Batman: The Killing Joke, eta From Hell[1]. Komikiaren munduaren aldetik zein kritikaren aldetik onarpen handia duen egilea da, eta ingelesezko komiki gidoilaririk onenen artean aipatzen da beti[2][3]. Moorek beste izengoiti batzuk erabili ditu batzuetan, adibidez Curt Vile, Jill de Ray, Brilburn Logue eta Translucia Baboon; bere lanetako batzuk berriro inprimatu direnean, Moorek hala eskatuta, The Original Writer gisa berrizendatu dira[4].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Moore Erresuma Batuko fanzine underground eta alternatiboetarako idazten hasi zen 1970ko hamarkadan, 2000 AD eta Warrior aldizkarietan komiki arrakastatsuak argitaratzen hasi aurretik. Ondoren, DC Comicsek kontratatu zuen, "Erresuma Batuan bizi eta Ameriketako Estatu Batuetan nabarmen izan den lehen komiki idazle" gisa, eta bertan lan egin zuen Batman (Batman: The Killing Joke) edo Superman ("Whatever Happened to the Man of Tomorrow?") bezalako pertsonaietan. Nabarmen hedatu zuen Swamp Thing pertsonaiaren narrazioa eta titulu originalak egin zituen, adibidez Watchmen. Hamarkada horretan, Moorek lagundu zuen komikia errespetagarriago egiten AEBn zein Erresuma Batuan. Berak nahiago du "komiki" terminoa erabiltzea "eleberri grafiko" baino[5]. 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990koaren hasieran komiki industria utzi zuen eta modu independentean aritu zen tarte batez, komiki esperimentalagoak egiten, adibidez From Hell eta bere prosazko eleberri bat, Voice of the Fire. Ondoren, industria nagusira itzuli zen 1990ko hamarkadaren amaieran, Image Comicsentzat lan eginez, America's Best Comics garatu aurretik. Bertan inprimatu zituzten The League of Extraordinary Gentlemen eta Promethea komiki okultista. 2016an Jerusalem inpriatu zuen, Northampton herrian oinarritutako 1.266 orrialdeko eleberria.

Moore okultista, mago zeremonial[6] eta anarkista da[7], eta gai horiek maiz agertzen dira Promethea, From Hell edo V for Vendetta lanetan. Avant-garde motako diskoak eta lana egin ditu The Moon and Serpent Grand Egyptian Theatre of Marvels taldearekin. Bertan hainbat CD argitaratu ditu.

Bera oso alde egon ez arren, Mooreren lanek Hollywoodeko hainbat filmeren oinarria ezarri dute, tartean From Hell (2001), The League of Extraordinary Gentlemen (2003), V for Vendetta (2005), eta Watchmen (2009). Moore maiz agertzen da herri-kulturako beste leku batzuetan, eta literaturako zein telebistako idazle batzuen inspirazio iturri da, Neil Gaimanek[8] edo Damon Lindelof kasu. Bere bizitzako zatirik handiena Northamptonen eman du, eta esaten du bere istorioetako asko bertan bizitzearen ondorio ere badirela.

Remove ads

Idazlan nabarmenenak

Britainiar aroa

  • Captain Britain (1982-1984)
  • Miracleman (1983-89)
  • V for Vendetta (1981-1988)

Estatubatuar aroa

  • Swamp Thing (1984-1987), Stephen Bissette eta John Totleben marrazkilariekin batera.
  • Superman: For the Man Who Has Everything (1985)
  • Superman: Whatever Happened to the Man of Tomorrow? (1986)
  • Watchmen (1986-87)
  • Batman: The Killing Joke (1988)
  • Brought to light (1989)
  • From Hell (1989-99)
  • A Small Killing (1991)
  • WildC.A.T.s (1995-1998)
  • The Courtyard (2003)
  • Neonomicon (2010)
  • Fashion Beast (2012-13)
  • Providence (2015-17)

America's Best Comics sailaren barnean

  • The League of Extraordinary Gentlemen (1999-2019)
  • Tom Strong (1999-2006)
  • Promethea (1999-2005)
  • Top 10 (1999-2001)
  • Lost Girls (1991–1992, 2006)
Remove ads

Eragina komikigintzan

Ikuspegi formaletik, Mooreren lana aintzat hartzen da baliabide narratibo ugari asmatu edo garatzeagatik, eta baliabide horiek lagundu dute ingurunearen adierazpen-aukerak zabaltzen, hala nola elipsi behartuak, testu- eta irudi-aldiberekotasuna eta paralelotasuna, hasieran kontatzen ari den historiatik kanpoko elementuak testuinguruan jartzea, eta abar luze bat. Haren aurkakoetako batzuentzat, baliabide narratiboen armategi hori Moorek erabiltzen du su artifizialen gaztelu bat eraikitzeko, lortu nahi dena baino sakonago estaltzen duena. Aldekoen aburuz, ordea, baliabide literario eta grafikoak etengabe landu eta asmatzeak konplexutasun-mailak gehitzen dizkio bere lanaren sakonerari, eta bideak irekitzen ditu ingurunearen narrazioan.

Ikuspuntu kontzeptual batetik, gai hauek aztertu dira: Nietzscheren supergizakia (Watchmen, haren lanik ezagunena) psikoanalitikoki ikertzea; askatasunaren eta erabakimen askearen kontzeptuari buruzko azterketa antropologikoa, Ingalaterra totalitario ukronikoan kokatzea (V for Vendetta lana, askoren ustez bere lanik onena).

Bere lanak historiarekin zerikusirik ez duten eragin ugari biltzen ditu, besteak beste, Michael Moorcock bezalako idazleen lana eta zientzia-fikzioaren olatu berri deiturikoaren beste batzuk, Clive Barker bezalako beldurrezko generoko autoreak, William S. Burroughs[9], William Blake[10], Thomas Pynchon[11] edo Iain Sinclair bezalako ospetsuak eta Nicolas Roeg bezalako zinemagileak. Komikiaren munduan, Will Eisner[12], Steve Ditko[13], Harvey Kurtzman[14], Jack Kirby[15] eta Bryan Talboten[16][17] eragina izan du.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads