Batman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Batman
Remove ads

Batman[2] komikietako superheroi bat da, DC Comics komiki argitaletxeak argitaratua, lehenengo aldiz, 1939an. Pertsonaiaren sortzaileak Bob Kane eta Bill Finger izan ziren, autoretza lehenengoari bakarrik ematen zaion arren.

Datu azkarrak Argitalpena, Lehen agerpena ...
Artikulu hau pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batman (argipena)».
Remove ads

Pertsonaiaren oinarrizko historia

Txikia zela, Bruce Wayne —Batmanen benetako izena— bere gurasoen hilketaren lekuko izan zen. Horregatik, krimenaren aurka borrokatuko zela erabaki zuen. Horretarako, mundu osoan bidaiatu zuen, hainbat borroka teknika ikasteko eta azken teknologiako tresnez jabetzeko. Wayne enpresen jabea da eta jende gehienak enpresa horiek sortzen duten etekinetatik bizi dela uste du. Luxuzko etxe batean bizi da, Gotham Cityn (New York eredutzat hartu zuen, hiri haren alde ilunak nabarmentzeko); gau batean, saguzar bat sartu zen. Waynek animalia hori ikurtzat hartu eta saguzar bat izango zela erabaki zuen. Horrela, saguzar itxura emateko jantzi bat diseinatu zuen, batik bat gris eta beltza. Horregatik, Batmanek gauez bereziki lan egiten du. Haren laguntza behar duenean, hiriko poliziak Batikurra pizten du, hots, zerurantz igorritako argi bat, erdian saguzar baten irudia duena.

Remove ads

Arerioak

Batmanek borrokatu behar izan dituen arerioen zerrenda oso luzea da, baina hiru etsai nagusi ditu:

  • Joker
  • Asmakizuna
  • Pinguinoa I

Haren nortasun sekretuaren berri dutenak

Denboraren poderioz, beste pertsona batzuek ere jakin izan dute Batmanen nortasun sekretua, baita haren arerioetako batzuek ere.

  • Maskara Beltza
  • Hugo Strange
  • Asmakizuna
  • Ra's Al Ghul
  • Bane

Bruce Wayneren zorionerako, beste batzuek erabat baztertu dute Batman Bruce bera izatea, haren izaera dela eta. Jokerrek bereziki, aukera bikainak izan zituen Batman nor zen jakiteko, baina misterioa ez galtzearren, ez zuen halakorik egin.

Jantzia

Supermanek bezala, oso jantzi ezaguna darama. Supermanena kolore argi eta biziekin eginda dago baina Batmanena iluna da. Kaparen kanpoaldea beltza da eta barrualdea, grisa. Aurpegiaren goiko erdia estaltzen dion maskara gris urdinxka da, eta, albo banatan, belarri bana du, saguzarrenak imitatuz. Ondoren, pieza bakarreko zati grisa du papar aldean, saguzar bat marraztua duena. Eskuetatik ukondorainoko zatia eskularru urdin ilunez estalia du. Gerritik izterren goialderaino, praka beltz laburrak ditu eta, gainean, bere azken teknologiako tresnetako asko gordetzen dituen gerriko horia. Izterren goialdetik hanketaraino, pieza bakarreko jantziaren bigarren zatia dago, hau ere gris kolorekoa, oinetatik belaunetaraino, beltz koloreko bota batzuekin estalita. Papar aldeko saguzarraren diseinua, komikietan zehar, aldatzen joan da. Hasieran, saguzarra bera baino ez zen agertzen paparralde horretan. Ondoren, saguzar hori, hori koloreko elipse baten barnean zegoen. Gainera, pertsonaia asmatu eta handik denbora batera kevlarra asmatu zenez, egileek, Batmanen jantzia balen aurkakoa izatea erabaki zuten.

Remove ads

Lana

Batman denean, Bruce Waynek behar duen guztiak bat- ("saguzar", ingelesez) aurrizkia du. Bistakoena autoa da, batmobila: atzealdean, saguzar baten hegalak irudikatzen dituzten bi hegal ditu. Azken teknologiako tresna guztiak, bere lanerako beharrezkoak, bere borroka teknikak arerioa gainditzeko nahikoak ez direnean, Wayne Industrien dibisio militar baten bidez garatzen ditu.

Ezizenak

  • Zaldun Beltza
  • Zaldun Iluna
  • Gaueko Jauna
  • Maskaradun Justiziaria
  • Munduko Detektiberik onena

Ra's Al Ghulek Detektibe esaten dio. Eta Batmanek berak, bere buruari Boogey man deitzen dio. Horretaz gain, Matches Malone ezizena ere erabiltzen du, behe munduko kontuak ikertu behar dituenean. Nortasun sekretu hori darabilenean, txapela eta bibotea erabiltzen ditu eta pospolo bati hozka egiten dio.

Lagunak

  • Robin I (Dick Grayson)
  • Robin II (Jason Todd)
  • Robin III (Tim Drake)
  • Robin IV (Damian Wayne)
  • Nightwing
  • Alfred
  • Batgirl
  • James Gordon
  • Catwoman

Batman telebistan

  • Batman (umorezko telesaila) (1966-1968) Wiliam Dozier
  • Batman: Marrazki bizidunetako telesaila (1992-1995) Bruce Timm
  • Batmanen abentura berriak edo Gotham-go zaldunak (marrazki bizidunak) (1997-1998) Bruce Timm eta Curt Geda
  • Etorkizuneko Batman (1999-2001) Bruce Timm eta Curt Geda (marrazki bizidunak)
  • Justiziaren liga (2001-2003) Bruce Timm eta Curt Geda (marrazki bizidunak)
  • The Batman (2004-2008) Michel Goguen eta Duanne Capizzi (marrazki bizidunak)
  • Batman ausarta (2008-2011) Sam Register (marrazki bizidunak)
  • Kontuz Batman-ekin! (2013) Liu Morales eta Curt Geda (marrazki bizidunak)
Remove ads

Batman zineman

  • Batman I (1989) Tim Burton
  • Batman Returns (1992) Tim Burton
  • Batman, Mamuaren maskara (1993) Bruce Timm (marrazki bizidunak)
  • Batman Betirako (1995) Joel Schumacher
  • Batman eta Robin (1997) Joel Schumacher
  • Batman: Subzero (1998) Bruce Timm (marrazki bizidunak)
  • Etorkizuneko Batman: Joker-aren itzulera (2000) Curt Geda (marrazki bizidunak)
  • Batman: Batwoman-en misterioa (2003) Curt Geda (marrazki bizidunak)
  • Batman Begins (2005) Christopher Nolan
  • Zaldun Iluna (2008) Christopher Nolan
  • Batman eta Superman: etsai publikoak (2009) Sam Liu (marrazki bizidunak)
  • The Dark Knight Rises (2012) Christopher Nolan
  • Batman-en semea (2014) Ethan Spaulding (marrazki bizidunak)
  • Batman Supermanen aurka (2016) Zack Snyder
  • Suicide Squad (Eskuadra Suizida) (2016) David Ayer (paper laburra)
  • Justiziaren liga (2017) Joss Whedon
  • Zack Snyder-en justiziaren liga (2020) Zack Snyder
  • Batman Robinen aurka (Batman vs Robin) (2015) Jay Oliva (marrazki bizidunak)
  • LEGO Batman Filma (2017) Chris McKay (marrazki bizidunak)
  • Batman eta Harley Quinn (2017) Sam Liu (marrazki bizidunak)
  • Batman Ninja (2018) Junpei Mizusaki (anime, marrazki bizidunak)
  • Superman: seme gorria (bigarren mailako agerpena) Sam Liu (marrazki bizidunak, 2020)
  • The Batman (2022) Matt Reeves
  • DC: supermaskotaren liga (bigarren mailako agerpena) Jared Stern (marrazki bizidunak, 2022)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads