Alantone
Erromatar garaiko hiri baskoia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alantone edo Allantone egungo Atondon eratutako erromatar hiria izan zen. Aurreko Burdin Aroko baskoi herri edo herrixka batean sortu zuten. Antoninoren ibilbidean “Alantone” mansio moduan aipatzen da.[1] Agian, mende bat lehenago Ptolomeok Alavona izenez identifikatu zuen kokagune bera izan zitekeen[2].

Lekua Antoninoren Ibilbidean (455,4) mansio moduan aipatzen da zen, Aracilum eta Pompaelo artean zegoena.[3] Ravenako kosmografian ere aipatzen da (IV.45.318, 4 – Alantune). Egungo Atondo herritik aurreko mansiora (Araceli) eta hurrengora (Pompaelo), zortzi miliara (12 km) dago. Eritze (Itza)/Saratsarekin ere identifikatu nahi izn da, baina Angel Jordanen esanetan "oinarri handirik gabe".[4]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
