Antoninoren Ibilbidea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Antoninoren Ibilbidea
Remove ads

Antoninoren Ibilbidea edo Antonio Augusto Karakalaren Ibilbidea (Latinez: Itinerarium Antonini Augusti) Antzinako Erromako dokumentu bat da, ustez III. mendean idatzia, non Erromatar Inperioko bideak bilduta aurkitzen diren. Ibilbide honetatik mantentzen den gauza bakarra, Diokleziano enperadorearen agintaldiaren amaierako kopia bat baino ez da (IV. mendea). Garaiko Erromako egitura ulertzeko lehen mailako dokumentua da.

Thumb
Antoninoren Ibilbidean bildutako Hispaniako erromatar galtzada nagusienak.

Bide bakoitzean mansioak, korrespondentziak eta miliak identifikatzen ziren. Bere ezaugarri eta adierazpenengatik, zergak biltzeko herriguneak aurkitzea errazteko pentsatuago dagoela dirudi, bidaiarien laguntzarako baino. Hala ere, aipaturiko ibilbideko distantziei buruzko adierazpenek, desagertutako herri ugari aurkitzea ahalbidetu du erromatar galtzada sare osoan zehar, baita beste iturri batzuk dokumentatu gabeko erromatar galtzada batzuk ere.

Antoninoren Ibilbideak Pretoreen erregistroan agertzen ziren ibilbideak baino ez ditu kontutan hartzen, edo gaur esango litzatekeen bezala, Estatuko galtzadak. Plinio, Estrabon eta beste idazle batzuei esker erreferentziatuta dauden tokiko bideak falta dira. Horregatik, Ibilbidea ez da erromatar galtzada guztien bilketa bat, nagusienak baino ez dira kontuan hartzen.

Erromatar probintzein ihistoria ikertzeko, beher Inperiokoak bidenabar, berebiziko garrantzizko iturria da, galtzadez eta distantzien gain, populatutako toki asko identifikatzen dituelako.

Remove ads

Erromatar galtzaden azterketarako beste antzinako iturri batzuk

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads