Albaka

usain-belarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Albaka
Remove ads

Albaka edo basilikoa (Ocimum basilicum) landare loredunen espezie botaniko bat da, espezia eta sendabelarra. Bere hosto handi eta leunak luze baina zabalagoak dira eta landareak 60 cm-rainoko altuera gara dezake.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...

Bere izen zientifikoak errege-munduari erreferentzia egiten dion grezierako basilikon hitzean du jatorria, greziar eta erromatarrek zioten miresmenaren zeinu.

Albaka hobeki hazten da klima beroetan, nahiz eta bero larregiek kalte egin.

Remove ads

Sukaldean

Pasta plater ezberdinekin, zopa askotan, pisto, tomate, kalabazin, entsalada, tortilla, arrautza irabiatu, arroz, txahalki, oilasko, arkume, arrain, maionesa, olio, gazta fresko eta beste hainbat jakirekin bikain dator.

Thumb
Capresse entsalada

Besteak beste, baratxuri, gazta parmesano, pinoi eta oliba olioarekin egiten den pestoa, Italiako saltsa ezaguna, egiteko ezinbestekoa da. Baita margarita pizza osatzeko ere.

Caprese tomate eta mozzarella gaztarekin prestatzen den entsaladan ere erabiltzen da.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads