Alberto I.a Belgikakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alberto I.a Belgikakoa
Remove ads

Alberto I.a Belgikakoa (Brusela, 1875eko apirilaren 8a - Marche-les-Dames, Namur, Belgika, 1934ko otsailaren 17a) belgikarren erregea izan zen 1909-1934 bitartean.

Datu azkarrak Belgikarren errege, Senator by Right (en) ...
Remove ads

Bizitza

Filipe Flandesko kondearen eta Marie Hohenzollern-Sigmaringengoaren semea, eta Leopoldo I.a Belgikakoaren biloba zen. 1900ean, Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. 1909ko abenduaren 17an, Leopoldo II.a erregea hil ondoren, Belgikako tronua oinordetu zuen. Armadako buru gorena izan zen, eta berak zuzendu zituen belgikar tropak Lehen Mundu Gerran; ospe handia eman zion horrek.[1]

Kirolzale handia izaki, mendi igoera batean hil zen 1934an, istripu baten ondorioz. Laekengo elizako (Brusela) errege-panteoian lurperatu zuten. Haren seme Leopoldo izan zen ondorengoa.

Remove ads

Ezkontza eta seme-alabak

1900eko urriaren 2an, Elisabet Bavariakoa dukesarekin ezkondu zen Bavarian. Karl-Theodor Bavariako dukearen eta Maria Josefa Portugalgoaren alaba zen Elisabet. Hiru seme-alaba izan zituzten

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads