Namur
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Namur[1] (nederlanderaz: Namen, valonieraz: Nameur) Belgikako hegoaldean dagoen hiria da, Valoniako hiriburua 1986tik eta herrialde osoko zazpigarren populatuena dena 100.000 biztanle baino gehiagorekin (Valoniako hirugarrena populazioari dagokionez). Frantses hiztunak hiritar gehienak dira bestela.
Mosa eta Sambre ibaiek bat egiten duten lurraldean hedatzen da hiria, eta hiru zonalde nagusitan banatzen da: Hesbaye iparraldean, Condroz hego-ekialdean Entre-Sambre-et-Meuse hego-mendebaldean.
Remove ads
Kultura

Gaur egun gune turistiko bihurtuta, ikustekoak dira hiriko gotorlekua, XVIII. mendeko katedrala (Saint-Aubain) eta kanpandorrea, UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat izendatua. Bestela, casino bat Mosa ibaiko ezkerraldean eta hiriko hegoaldean kokatuta dago.
Aipatzekoa da bestela Le Combat de l'Échasse d'Or izeneko ikuskizuna, irailaren hirugarren igandean antolatua eta Erdi Aroko giroan egindakoa.
Bestela, Namurreko unibertsitatea 1831an sortu zuten, Facultés Universitaires Notre-Dame de la Paix (FUNDP) izenekoa.
Azkenik, 1986tik hiri honetan antolatzen dute urtero Festival International du Film Francophone (FIFF) izeneko zinemaldia, frantsesezko pelikulak ematen dituena.
Remove ads
Namurtar ospetsuak
- Félicien Rops (1833-1898), margolaria.
- Henri Michaux (1899-1984), poeta.
- Claude Piron (1931-2008), psikologoa eta idazle esperantista.
- Olivier Rochus (1981-), tenislaria.
Hiri senidetuak
Namur ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Quebec Hiria (Kanada)
Subotica (Serbia)
Bourg-en-Bresse (Frantzia)
Empoli (Italia)
Ōgaki (Japonia)
Belmont (Kalifornia) (AEB)
Lafayette (Kalifornia) (AEB)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads