Alex Orbe
euskal ilustratzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alex Orbe Ferreiro (Barakaldo, Bizkaia, 1973) ilustratzaile bizkaitarra da. Etxeko giroak lagunduta hasi zen marrazten eta bere ustez modu natural batean bihurtu zen marrazkilari.[1] 1995 urtean Merlin Animacion enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten. 2002 urtean marrazki bizidunak utzi [2]eta bere kabuz publizitatean lanean hasiko da, marrazki eta storyboardak egiten.[1] Testu liburu eta haur eta gazte literaturako lan ugari ilustratu ditu eta komikian ere jarduten du.[2]
Remove ads
Lanak
Asko dira Alex Orbek ilustratutako lanak, komikiak, testu liburuak, haur eta gazte literaturako lanak, euskara ikasten ari direnentzat irakurketa mailakatua dutenak, esku-liburuak eta abar luze bat. Zerrenda honek bere lanaren lagin bat biltzen du.
Haur eta gazte literatura
- Asier eskaileretan behera, Leire Iradier. Aizkorri, 2003
- Groau!, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Aizkorri, 2005
- Dantzari lentejuela-bihotza, Maite Franco (Hans Christian Andersenen Den standhaftige tinsoldat ipuinaren adaptazioa). OEPLI, 2006
- Jara Bartzelonan, Jasone Osoro. Zubia, 2007
- Elaia : glutenik ez duen kolorea, Gari Berasaluze. Txalaparta, 2010
- Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia, Katixa Agirre. Elkar, 2010
- Maite zaitut, Nadia, Anton Txekhov, moldaketa, Xabier Mendiguren. Elkar, 2012
- Labarreko itsasargia, Oihane Fernandez. Elkar, 2013 (Lizardi Saria, XXXI)
- Bilbo, umeek jateko moduan, Esmeralda Hernando, Ana Isabel San Vicente; itzultzailea, Arantzazu Azpillaga. Mezulari, 2012
- Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua, Katixa Agirre. Elkar, 2013
- Hiru sopranoak, Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar, 2015
- Irribarreen unibertsoa : 31 erantzun "sonatu", 31 galdera ez oso xalori, Yurdana Burgoa; itzulpena, Labayru Fundazioa. Yurdana Burgoa, 2015
- La llamada de lo salvaje, Jack London. The Elephant Factory, 2016
- Ixon, Ane Jaka. Elkar, 2017[3]
- Erraldoiek ez dute lagunik jaten, Unai Elorriaga. Begiko, 2018
Komikia
- La nouvelle guerre des boutons, Greg Newman; marrazkiak, Francesca Follini eta Alex Orbe; koloreztatu, Andrea Meloni. Jungle, 2011
- Les aventures du bourlingueur : au fil du Napo, Philippe Lambillon, Lapuss'; koloreztatu, Alex Sanvi. Renaissance Du Livre,
2015
- Les aventures du bourlingueur : les barges du Congo, Philippe Lambillon, Lapuss'; koloreztatu, Alex Sanvi. Renaissance Du Livre,
2017
Irakurketa mailakatua
- Borrokalari argitsuak, Miren Agur Meabe. Elkar, 2012
- Tangoa noizean behin, Miren Agur Meabe. Elkar, 2012
- Atzapar-arrastoak, John Landon; itzultzailea, J. A. Mujika. Elkar, 2013
- Istanbulen elkartuko gara, Richard Chisholm; itzultzailea, J.A. Mujika. Elkar, 2014
- Pinky pailazoa, Josu Lartategi; marrazkiak, Kepa eta Alex Orbe. Elkar, 2014
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads