Alexander Obolensky

errusiar errugbi jokalaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Alexander Obolensky
Remove ads

Alexander Sergeevitx Obolensky (errusieraz: Александр Сергеевич Оболенский; Petrograd, Errusiar Inperioa, 1916ko otsailaren 17a – RAF Martlesham Heath, Suffolk, 1940ko martxoaren 29a), izengoitiz Obo, errusiar jatorriko printzea eta errugbi jokalaria izan zen. Bigarren Mundu Gerran zendu zen, gidatzen zuen hegazkinak talka egitean.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Alexander Obolensky Petrograden jaio zen, 1916ko otsailaren 17an, Rurik dinastiako aristokrata-familia batean. 1917an, Errusiatik atera zen familiarekin batera, Iraultzatik ihesi, eta Londresen kokatu. Derbyshireko Trent College-n ikasi ostean, Politika, Filosofia eta Ekonomiako gradua lortu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.[1]

Oxfordeko Unibertsitatean hasi zen hamabosteko errugbian aritzen. Zalua eta arina baitzen, berehala nabarmendu zen hegaleko postuan. 1934–1939 bitartean, Leicester Tigersen jokatu zuen.[1]

Britainiar hiritartasuna ez bazuen ere, 1936ko urtarrilaren 4an debuta egin zuen Ingalaterrako selekzioarekin, Twickenham Stadiumen, Zeelanda Berriaren aurka. Neurketa hori historiara igaro zen, Ingalaterrak aurreneko aldiz garaitu baitzituen All Blacksak (13-0). Obolenskyk bi entsegu gauzatu zituen eta, adituen ustez, horietako bat Arrosaren hamabostekoak inoiz egindako ederrenetako bat da.[2]

Urte hartako Home Nations Txapelketan, beste hiru partida jokatu zituen Ingalaterrarekin, Irlanda, Eskozia eta Galesen kontra. 1936an British and Irish Lionsek Argentinan egin zuten biran parte hartu zuen, eta Barbariansekin aritzeko ere hautatu zuten.[3]

1939an, Royal Air Forcen sartu zen, hegazkin-pilotu gisa. Entrenamendu-ariketa batean hil zen, 1940ko martxoaren 29an, Suffolkeko Martlesham Heath aerodromoan. Ohore guztiekin lurperatu zuten Ipswicheko gerra-hilerrian.[3]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads