Almorabide

From Wikipedia, the free encyclopedia

Almorabide
Remove ads

Almorabideak[1] (amazigeraz: ⵉⵎⵕⴰⴱⴹⴻⵏ Imṛabḍen, arabieraz: المرابطون Al-Murābiṭūn, sing. مرابط Murabiteuskaraz "marabutak"[2]) Saharan sortutako monje-soldaduak dira. Almorabideek Islamaren interpretazio fundamentalista erabili zuten XI eta XII. mendeetan Mauritania, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Iberiar penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten inperioa izateko.

Datu azkarrak Almorabideen leinua ⵉⵎⵕⴰⴱⴹⴻⵏ / Imṛabḍenالمرابطون / Al-Murābiṭūn, Geografia ...
Remove ads

Historia

Almorabideak Ghanako Inperioaren iparraldeko mugatik at zegoen Sanhaya konfederazioan sortuak ziren. Bertako Gudala tribuko Yahia Ben Ibrahim Al Gudali buruzagiak 1040 inguruan eskatu zion Abdullah Ben Yasin Al Gazuliri tribua ortodoxiara itzultzea. Honek sunnismo eta maliki predikatu zituen berebere tribuetan, Tidran monje-soldaduez beteriko monasterioa sortuz.

Abdullahek lamtuna tribuko buruzagia zen Yahia Ben Omarren laguntzari esker mugimendu militarra sortu zuen. 1085ean Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo hartu eta taifetan banatutako andalustarrek almorabideen laguntza eskatu zuten.

Iberiar penintsularen egoera ikustean, almorabideek konkistari ekitea erabaki zuten. 1086an Zalacako guduan Alfontso VI.a mendean hartu bazuten ere ezin izan zuten Toledo konkistatu.

Yusuf ibn Tashfin orduan Bagdadeko kalifak "Amir al-Mu'minin" edo أمير المؤمنين (euskaraz: "Fededunen komandantea") izendatua izan zen, almorabideen inperioaren gehiengo hedapena lortuz. Yusuf hil ondoren, ez zituzten lehen izandako indarrak mantendu eta berriro 1119 eta 1121an penintsula konkistatu behar izan zuten.

1147an Marrakech bere hiriburua galdu zuten almohadeen eskuetan, almorabideen bukaera adieraziz. Hala ere, almorabideak ziren Banu Ghaniyak Balear Uharteetan eta Tunisian borrokatzen jarraitu zuten.

Remove ads

Buruzagiak

Zbk Izena Erreginaldia
1 Yusef ibn Tasufin ibn Talakakin 1062-1106
2 Ali ibn Yusef Ben Tasufin 1106-1143
3 Tasufin ibn Ali Ben Yusef Ben Tasufin 1143-1145
4 Ibrahim ibn Tasufin 1145-1145
5 Isahq Ben Ali Ben Yusef Ben Tashfin 1145-1147

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads