Amaya (opera)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amaya Jesus Guridiren hiru aktoko opera da, 1910tik 1920ra konposatua. Euskal operaren historian mugarria izan zen drama liriko hura. Amaia edo euskaldunak VIII. mendean liburua izan zuen inspirazio iturri, Francisco Navarro Villosladak 1879an argitaratua. Guridiren operak paganismoaren eta kristautasunaren artean bizi zen trantsizio egoera kontatzen du.[1]
Remove ads
Historia
Lan hau hamar urteko sorkuntza prozesuaren ondoren, 1920ko maiatzaren 22an antzeztu zen lehen aldiz Bilboko Coliseo Albia antzokian. Arrakasta biribil eta hots handikoa izanik, estreinaldia beste bost emanaldi oroigarritan luzatu zen. Amayaren argumentuak, Francisco Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian oinarrituta, bihotz mindu batzuen barruko dramaren azpian estalitako jentil eta kristau zibilizazioen borroka dakar eszenatokira.[1] Guridik kontuz eta arretaz landu zuen musika: Wagnerrengandik ikasitako arau estetikoak erabiliz, pertsonai bakoitzari bere melodia, erritmo eta instrumentazioa lehia biziz egokitu zion. Pentsaera eta egitura zeharo bat datoz obra osoan eta autoreak konposatzaile dramatikoaren behin betiko ospea lortu zuen.
Guridik euskal elementu folkloriko ugari gehitu zizkion Navarro Villosladaren kontakizunari: ezpata-dantza, esate baterako. [1]
Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldian berriro ere interpretatu zen opera hau, kontzertu bertsioan, Kursaal auditoriumean.[1]
Remove ads
Pertsonaiak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads