Amulleta etxea
eraikitako euskal ondare nabaria Errenteria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amulleta etxea, Gipuzkoako Errenteria udalerriko Eliz kalean dagoen, barroko estiloko, XVII. mendeko etxea da.
Remove ads
Historia
Etxe honetan amuak egiten omen ziren bere historiaren momenturen batean eta hortik datorkio izena[1].
XX. mendearen hasieran ordea, Errenterian ugari ziren sagardotegietako bat zen, Galarraga sendiak kudeatuta[2]. Antonio Zavalaren Errenteria'ko bertsolari zaarrak liburuan ere aipatzen da Amulleta etxea jatetxe edo sagardotegi moduan[3].
2005eko urtarrilaren 26an Kultura Ondasun izendatu zen Errenteriako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenean[4].
Remove ads
Ezaugarriak
Oinplano angeluzuzena du eta, altueran, behekoa eta bi solairu ditu. Etxe hau etxadi-burua izanik, hiru etxaurre ditu, Goiko eta Eliz kaleetara eta Jaurtakol plazara ematen dutenak. Goiko eta Eliz kaleen arteko malda dela eta, Eliz kaleko atariak beheko solairuan du sarrera eta Goiko kalekoak lehenengoan. Eliz kaleko etxaurrea da nobleena; hareharrizko harlandua erabili zen eraikuntzan eta bi platabanda ditu. Ataria tatxonatua eta dintelduna da. Goiko kaleko etxaurreak pisu bat galtzen du eta, goiko pisuan, zurezko bilbadura eta adreiluz egina da. Zurezko ataria eta eskailera interesgarriak ditu[5].

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

