Amur
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amur[1] (errusieraz: Амур, mongolieraz: Хар Мөрөн, mantxueraz: ᠰᠠᡥᠠᠯᡳᠶᠠᠨ ᡠᠯᠠ, Sahaliyan Ula, «Ibai beltza», txinera tradizionalez: 黑龍江; txinera sinplifikatuz: 黑龙江; pinyinez: Hēilóng Jiāng, «Dragoi Beltzaren ibaia») ekialdeko Asiako ibaia da, ekialdeko Errusia eta ipar-ekialdeko Txinaren arteko muga egiten duena. 4.354 km-ko luzera du, eta munduko bederatzigarren ibairik luzeena da.
Ekialde Urruneko nabigazio bide guztiz garrantzitsua da, neguko izoztea luzea eta udako uholdeak handiak diren arren. Amur ibaiko arrainik handiena kaluga da, batzuetan 5,6 metro luze dena.[2]
Remove ads
Geografia
Kenteko ekialdetik (Mongolia) datorren Txilka eta Daxing'an mendilerroko mendebaldetik (ipar-ekialdeko Txina) datorren Argun ibaiek bat egitean eratzen da. Handik aurrera 2.824 km luze da, 4.354 km luze Argun ibaiaren iturburutik aurrera. Muga egiten du Errusia eta Txina (Mantxuria) artean, ibilbidearen parterik luzeenean eta Sakhalin golkoan Okhotskeko itsasora isurtzen da, Tartariako itsasartearen iparraldean, Nikolayevsk-na-Amure hiriaren ondoan.
Ibaiadar nagusiak
Hiri nagusiak
Remove ads
Hidrometria
Amur ibaiaren emaria 1933-1990 bitartean neurtua izan da Komsomolsk-na-Amuren[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.730.000 km² ditu, arro osoaren % 93,2. Bertan urteko batez besteko emaria 9.874 m³/s da; emari handiena irailean du (20.813 m³/s) eta txikiena martxoan (1.058 m³/s).
Amur ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Komsomolsk-na-Amuren neurtuak
Datuak: 1933 eta 1990 artean

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads