Analupe Fernandez
abeslari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Analupe Fernandez Bilbao, 1970eko hamarkadan abeslaritzat Lupe izenez ezaguna (Bermeo, 1960), rapsoda eta euskal abeslaria da. Bere azken diskoetan, Galatea taldearen lanetan eta hedabide gehienetan Analupe izenarekin ageri den arren, zenbait tokitan Ana Lupe idazten diote izena; agiri ofizialetako izena, dena dela, Ana Guadalupe du.
Remove ads
Biografia
Abeslari
Begoña Bilbaoren alaba da, eta hark eginak dira Lupek 1970eko hamarkadan ospetsu egin zituen hainbat kantutako hitzak; Bangla Desh kanta famatuarenak, esaterako.[1] Beste hainbat abestitan, musika ere egin zion amak (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Izan ere, Lupe oso umetan hasi zen kantari: bederatzi urte zituela hasi zen jendaurrean abesten, Bermeon eta inguruetan; eta hamabi urterekin abeslari ezagunen emankizunetan aritzen zen.[2]
Garai hartan abeslari gisa parte hartu zuen ekitaldi ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu bi hauek:
- 24 orduak euskaraz jaialdia (Anoetako belodromoa, Donostia, 1976ko martxoaren 27a), Herri Irratiak antolatua.
- Bai Euskarari kanpainaren amaierako jaialdia (San Mames futbol zelaia, Bilbo, 1978ko ekainaren 17a).
Ama ondoan zuen beti, Analupe Fernandezen «itzala» zen. Esan beharrik ez dago Lupe gazteegia zela garaiak eskatzen zituen protesta eta eduki marduleko abestiak idazteko. Hori amaren lana izan zen. Era berean, amak erabakitzen zuen, antza denez, nork zeukan bere alabarengana hurbiltzeko baimena. «Zer dator ama, alabari erakustera edo alaba zaintzera?» galdetzen zuten askok. Hori galdetuta, Begoña Bilbaok berak barrez erantzuten zuen: «Biak egitera joaten nintzen, erakutsi baina baita zaintzera ere, kar-kar». Behin baino gehiagotan entzun behar izan zituen Lupek inguruan zebilzkion mutil gazteen haserreak, beti amarekin zebilelako. «Zer nahi duzu ba, 13 urte dauzkat eta» erantzuten zien. Abeslariak gogoan du baldintza haietan ezinezkoa zela mutiletan egitea, «han ezin zen inolaz ere ligatu».[2]
2007an, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen Oroitzapenerako kantak diskoan parte hartu zuen, Foruak kendu abestiarekin.[3]
Rapsoda
Rapsoda lanetan ere badabil, hau da, olerkiak errezitatzen.[4] Lan horixe egin zuen, adibidez, 2004ko apirilaren 22an, Andolin Eguzkitzaren omenezko ekitaldian, Eguzkitzaren beraren olerki batzuei bere ahotsa jarrita;[5] eta hainbat herritako kultura aretoetan ere aritzen da, euskaraz nahiz gaztelaniaz.[6]
Analupe Fernandez da musika eta olerki ikuskizunak egiten dituen Galatea taldearen zuzendaria eta ahotsetako bat, eta taldekide ditu Jose Luis Sancho (ahotsa), Fernando Velázquez (biolontxeloa) eta Juan Perez Mena (espainiar gitarra akustikoa). Galatea taldearekin, besteak beste, Desarmada eta Palabra de mujer gaztelaniazko olerki eta musika ikuskizunak sortu, zuzendu eta jokatu ditu, emakumeek idatzitako olerkiak erabiliz.[7][8][9]
Desarmada ikuskizunerako argitaratutako eskuorrian, honela dator definituta: «Desarmada poesia eta musikaz jantzitako ikuskizuna da, indar adierazgarriz eta hunkiberatasunez beteta, emakumezko poeta handien ahotsik garrantzitsuenak biltzen dituela», eta ondorengo helburu hauetarako dela dio: «[poeta horien] hutsak eta gurariak helarazteko, euren emozioak erakusteko eta, batez ere, euren emakume borroka zabaltzeko».[7]
Marrazki bizidunetan
Bere lanik nabarmenena, Dragoi Bola animeko Bulma pertsonaiarena izan zen (berak jarri zion ahotsa Dragoi Bola eta Dragoi Bola Zko atal guztietan, eta baita euskarara itzuli ziren 90eko hamarkadako film eta telebistako atal berezietan ere). Horrez gain, Euskal bertsioak izan zituen amaierako 2 abestiei ( Romantic Ageru Yo eta Detekoi Tobikiri ZENKAI Pawā!) ahotsa jarri zien.
Remove ads
Diskografia
1971. urtean
Txoriak kantari (SG)
Columbia diskoetxearekin. Abestiak:
- Txori kantari (doinua: Jose Angel Guerrero; hitzak: Mikel Zarate)
- Oroitzak (doinua: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
1972. urtean
Lupe (EP)
Columbia diskoetxearekin. Abestiak:
- Bangla Desh (musika: Joan Baez; hitzak: Begoña Bilbao)
- Gaurko egoera (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Elaiak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Itxas-gizonen abestia (musika: Viki Leandros; hitzak: Begoña Bilbao)
1974. urtean
Lupe (LP)
Herri Gogoa / Edigsa diskoetxearekin. Armonizazioa: Juan Jose Iruretagoiena. Abestiak:
- Xori kantari (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Bizitzari (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
- Bangla Desh (musika: Joan Baez; hitzak: Begoña Bilbao)
- Gaurko egoera (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Maiteari (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
- Jainkoak mundua sortu du (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Xoriak lez (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
- Auts bidetatik (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
- Zorigaitzak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Zu zara nere argia (musika: Jose Angel Guerrero; hitzak: Begoña Bilbao)
- Nere ametsak (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
- Gu gandik urrun (musika eta hitzak: Begoña Bilbao)
1978. urtean
Kaleak, Bustirik Gelditu Ziren (LP)
Zafiro diskoetxearekin. Moldaketak: Ricardo Miralles. Abestiak:
- Ez barkatu (Lupe)
- Heriotzaren atea (Lupe)
- Oihu artean (Lupe)
- Lurruna (Lupe)
- Bi ordu (Lupe)
- Poema epikoak (Lupe)
- Kaleak bustirik (Lupe)
- Kanta Aleluia (Begoña Bilbao)
- Askatasun hitza (Abel Hormaetxe)
- Egun batean (Lupe)
- Gaizki jaiotako-libertatea (Lupe)
Bai Euskarari (LP)
Euskaltzaindiak 1978an argitaratutako Bai euskarari diskoan, Lupe izenarekin ageri da, abesti baten abeslaritzat:
- 17. Irabazi dugu
1988. urtean
Egan taldearekin Elkar diskoetxeak argitaratutako "Egan eta Lupe bateginik" diskoa. Abestiak:
- Bateginik
- Gimnasia ariketak
2000. urtean
Kresaletan (Bermeoko abesti zaharrak)[10]
Abeslariak: Ana Tere Bengoetxea, Josu Zabalondo eta Analupe Fernandez.
- Agur dolorezko
- Bermeo
- Bermeoko kaliek
- Edan korrientie
- Ekilikua
- Ezkontza kantak
- Gure tala agur
- Kukua eta amilotxa
- Madalenak
- Pagateko orduen atzez
- Txanela
- Zortzi papardo
2007. urtean
Oroitzapenerako kantak I
Diskoa, berez, Oroimenerako kantak izenburuarekin argitaratu zen; baina gerora izenburu bereko bigarrena ere atera zutenez, Oroitzapenerako kantak I izenburuarekin aipatu ohi da lehendabizikoa. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak argitaratutako disko horretan, bermeotar kantaria Analupe Fernandez izenarekin ageri da, abesti baten abeslaritzat:
- 7. Foruak kendu
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads