Ander Rodriguez
euskal politikaria eta ikerlaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ander Rodriguez Lejarza (Arrasate, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 8a) euskal politikaria eta ikerlaria da. Alternatibako kide gisa, EH Bilduko legebiltzarkide izan zen. Gaur egun arkeologia ikerketan ari da EHUn.
Remove ads
Ibilbidea
Historia ikasi zuen eta 2003tik kargu ezberdinak izan ditu. Arrasaten zinegotzia izan zen Ezker Batuarekin, beranduago bigarren alkateorde izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan prokuradore izan zen 2007-2011 tartean, lehenengo Ezker Batuarekin eta, ondoren, Alternatibarekin.
2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako foru diputatua izan da.[1][2] 2015eko foru hauteskundeen ondoren EH Bilduren taldeko aholkularia izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.[3]
2017tik EH Bilduren Gizarte Politikako idazkaria da. 2017ko azaroan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izendatu zuten, Geroa Galarraga ordezkatuz.[3]
2019tik Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[4] 2021ean utzi zuen kargua, EHUn doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egiteko.[5]
Remove ads
Hauteskundeak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads