Ann Packer

britainiar atleta ohia From Wikipedia, the free encyclopedia

Ann Packer
Remove ads

Ann Elizabeth Packer, ezkontzazkoa Brightwell, (Moulsford,Oxfordshire, Erresuma Batua, 1942ko martxoaren 8a) britainiar atleta ohia da. 1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan 800 metroko txapeldun olinpikoa izan zen, eta 400 metroko txapeldunordea. Britaniar Inperioko zaldun-ordena du (MBE).[1][2][3][4][5][6]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

Abiadura- eta hesi-probetan espezialista gisa hasi zuen kirol-ibilbidea. 1962an 6.a izan zen bai Belgradeko Europako Atletismo Txapelketako 200 metroko lasterketan bai Perth-en Commonwealth-eko Jokoetako 80 metroko hesietan.

Gero, 1964ko Tokioko Joko Olinpikoetan, urrezko domina irabazteko faboritoetako bat izan zen 400 metrotan, eta 800 metrotan ere parte hartzea erabaki zuen. Distantzia horretan, aurretik lasterketa gutxi batzuetan baino ez zuen parte hartu, eta ez zuen marka nabarmenik. 400 metroan lasterketa handia egin zuen, baina Betty Cuthbert australiarrak irabazi zuen (52,0 egin zuen), eta zilarrezko domina lortu zuen, nahiz eta Europako errekorra 52,2rekin hobetu.

Bigarren postua lortuta, bere energia guztiak 800 metroko proban kontzentratu zituen. Serie eta finalerdietan, Parkerrek 5. postuan amaitu zuen eta 3. postuan urrenez hurren, finalerako kostata sailkatu zen.

800 metroko final olinpikoa urriaren 20an egin zen, eta faborito nagusia Maryvonne Dupureur frantziarra zen. Packerrek nahiko irteera motela izan zuen, eta lehen 400 metroetan seigarren postuan joan zen. Handik aurrera posizioak aurreratzen hasi zen, eta 200 metro falta zirela, hirugarrena zen. Azkenean, azken esprintean garaipena lortu zuen, eta, gainera, munduko errekorra hautsi zuen, 2:01,1eko denboraz. Zilarrezko domina Dupureur frantziarrarentzat (2:01,9) izan zen eta brontzezkoa Marise Chamberlain zelandaberriarrentzat (2:02,8).

Arrakasta olinpikoaren ondoren, 22 urte besterik ez zituen arren, behin betiko erretiratu zen atletismotik. Garai hartako Robbie Brightwell senargaiak ere parte hartu zuen Tokioko Jokoetan, eta zilarrezko domina bat irabazi zuen 4 x 400 metroko errelebo-talde britainiarrarekin. Geroago ezkondu ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten. Horietako bi, Ian eta David Brightwell, Manchester Cityko futbolari ospetsuak izan ziren.

Remove ads

Marka pertsonalak

  • 200 metro - 23,7 (Varsovia, 1964ko abuztuaren 23a)
  • 400 metro - 52,2 (Tokio, 1964ko urriaren 17a)
  • 800 metro - 2:01,1 (Tokio, 1964ko urriaren 20a)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads