Anna Bachofner
idazle suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Anna Bachofner (jaiotzez Buxtorf; Berna, 1839ko ekainaren 10a – Männedorf, 1909ko otsailaren 2a) suitzar idazlea izan zen, Mathildens Genesung ipuina, Gabonetako ipuin ugari eta hainbat biografia idatzi zituena.
Remove ads
Bizitza
Anna Buxtorf 1839ko ekainaren 10ean jaio zen Bernan, Friedrich Buxtorf merkatariaren familian[1], eta Basilean hazi zen.[2]
1874an 1874an Heinrich Bachofner irakasle eta Züricheko epilepsia-klinikaren sustatzailearekin ezkondu zen.[1][3] Hiru seme-alaba izan zituzten (haietako bat jaio eta gutxira hil zen), senarrak lehen ezkontzan izan zituen sei seme-alabez gain.[2]
Bachofnerrek Züricheko Unterstrass auzoko irakasle-eskolako barnetegia zuzendu zuen, eta eskola bere senarrak zuzendu zuen 1869an sortu zenetik 1897ra arte.[2][3] 1897an familia Zugera joan zen bizitzera, Heinrich Bachofnerrek erretiroa hartu baitzuen, eta han hil zen aste batzuk geroago.[2]
Anna Bachofnerrek ipuin-bilduma ugari idatzi zituen, gehienak bahin baino gehiagotan argitaratu zirenak. Ezagunenak honako hauek izan ziren: Mathildens Genesung 1876an, eta Gabonetako ipuinak (Martha's Weihnachtsfest 1874an eta Vom Himmel hoch, da komm ich her! 1903tik 1906ra).[1]
Emakumeen hainbat biografiaren egilea ere izan zen. Horrez gain, senarraren biografia idatzi zuen 1900ean.[1]
1909ko otsailaren 2an hil zen Männedorfen, Zürich kantonamenduan[1], urtebete lehenago joan zen lekuan.[2]
Remove ads
Lanak
- Ipuinak
- Sieg der Liebe : Zwei Bilder aus dem Leben (1869)
- Schule und Leben : Eine Erzählung aus der Gegenwart (1872)
- Martha's Weihnachtsfest (2. argitaraldia, 1874)
- Mathildens Genesung. Eine Erzählung aus einem Kinderspital (1876)
- Schule und Leben : eine Erzählung aus der Gegenwart (3. argitaraldia, 1893)
- Der Weg zum Frieden : Eine Erzählung (1896)
- Schlichte Blätter (1903)
- Für die Jugend (1903)
- Vom Himmel hoch, da komm ich her! (lau liburukitan, 1903-1906)
- Ein schwerer Jugendweg : Eine Erzählung aus dem Leben (1904)
- Friede und Freude (1906)
- Biografiak
- Heinrich Bachofner, Seminardirektor (1900-1901)
- Von edlen Frauen : Sechs Biographien, für die reifere Jugend zusammengestellt (1907)
- Madame Elisabeth von Frankreich (1764-1794) : Ein Lebensbild aus der letzten Königsfamilie der Bourbonen (1908)
- Bestelakoak
- Die Weihnachtsfeier in Haus und Schule : Lieder (4. argitaraldia, 1900)
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

