Basilea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Basileamap
Remove ads

Basilea (alemanez: Basel, frantsesez: Bâle, italieraz eta erretorromanieraz: Basilea) Suitzako ipar-mendebaldeko hiria da, herrialdeko hirugarren populatuena, Zürich eta Genevaren ostean. 2012an 165.566 biztanle zituen[1].

Datu azkarrak Basilea Basel, Administrazioa ...

Rhin ibaiaren ertzean dago, Alemania eta Frantziaren mugan. Rhin ibaiak hiria bitan banatzen du: ezkerraldean, Basilea Txikia industrialdea dago, ibai-portuarekin batera (8.771.100 t 1984an); eskuinaldean, Basilea Handia.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Basilea), Hila ...
Remove ads

Historia

Erromatarren garaiko Basilia (IV. mendea), Burgundiako Erresumako hiria izan zen, 1032. urtean Germaniako Erromatar Inperio Santuak bere egin zuen arte. 1431n Basileako Kontzilioa hasi zen, 1449 arte Ferrara eta Florentzian jarratu zuena. Kontzilioak aita santuaren gaineko nagusitasuna bermatu zuen. 1460an eratu zuten bertako unibertsitatea, eta 1501ean Suitzako Konfederazio Zaharreko partaide bihurtu zen.

V. mendetik aurrera apezpikuek gobernatua, Erreforma Protestantea nagusitu zenean (1528), buruzagi katolikoak Porrentruy (alemanez: Pruntrut) herrira aldatu ziren. Erasmo zegoelarik bertako unibertsitatean, Basilea protestantismoaren gune nagusietakoa bihurtu zen.

XIX. mendean hiriaren eta nekazari-herrien arteko tirabirek gerra zibila ekarri zuten (1831), eta bi urteren buruan bi azpikantonamendu egitea deliberatu zuten: Basel-Stadt (Basilea Hiria) eta Basel-Land (Basilea Herrialdea).

Basileako Itunak

Lehen itunaren arabera (1795eko apirilak 4-5), Prusiak Frantses Errepublika ezagutu zuen: horrela, Frantziako osteak ez ziren Rhin ibaitik eskuinaldera igaroko.

Bigarren ituna (1795eko uztailak 22), Frantziak eta Espainiak izenpetu zuten. Horren arabera, Frantziak Hispaniola edo Santo Domingo uharteko sartaldea (Haiti) eskuratu zuen eta, ordainez, Konbentzio Gerran euskaldunekin, batez ere gipuzkoarrekin, elkar aditurik hartutako lurraldeak utzi egin behar izan zituen (1794ko uztaila, Gipuzkoa; 1795, Bizkaia eta Araba, Nafarroan Irurtzun). Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten gipuzkoarren aurkako zapalkuntzarik ez zela izango zioen puntua ez zuten Espainiako agintariek errespetatu.

Remove ads

Ondasun nabariak

Thumb
Basileako ikuspegi panoramikoa.

Basilea Handia merkataritzaren eta kulturaren gune garrantzitsua da. Bertan daude katedral gotikoa (XIV. mendekoa), Martinskirche eliza (XI.-XIV. mendeak), udaletxea (XVI. mednea), Karl Moser-en San Antonio eliza (1931), eta Arte Ederretako Museoa (Kunstmuseum), Witz, Holbein Gaztea eta Böcklin-en lanekin.

Basilear ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads