Annapurna

From Wikipedia, the free encyclopedia

Annapurna
Remove ads

Annapurna (nepaleraz: अन्नपूर्ण) Himalaiako mendigune bat da, Nepalen dagoena. Mendiguneko gailurretako bat, Annapurna I deritzona, munduko mendirik altuenetan hamargarrena da, 8.091 metro baititu. Munduko mendirik arriskutsuenen artean dago, igo dutenen % 41ek bizia utzi baitute bertan. 2014ko urrian, elur-jausi baten ondorioz 43 pertsona hil ziren trekking batean, eta beste 175 zauritu. Ipar-mendebaldeko aurpegia da biderik errazena.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Remove ads

Izena

Annapurna, devanagari idazkeran अन्नपूर्णा, sanskritozko toponimo bat da, "uztaren ama" edo "ugalkortasunaren ama" erran nahi duena.

Gailurrak

Hona hemen mendiguneko gailur nagusiak:

Annapurna I8.091 m
Annapurna II7.937 m
Annapurna III7.555 m
Annapurna IV7.525 m
Gangapurna7.455 m
Hego Annapurna7.219 m

Igoerak

1950eko ekainaren 3an, Maurice Herzogek eta Louis Lachenal frantziarrek lehen aldiz igo zutenean, Annapurna garaitutako lehen zortzimilakoa izan zen. Hegoaldeko aurpegia lehenbiziko aldiz Don Whillans eta Dougal Haston britainiarrek eskalatu zuten, 1970ko maiatzaren 27an. Neguko lehenbiziko igoera Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrek egin zuten, 1987ko otsailaren 3an.

Euskal mendizaleak

Thumb
Mendigunearen ikuspegia.

1988ko urriaren 3an, Pablo Aldai eta Juanfer Azkona bertara igotzen lehen euskaldunak izan ziren. 1999an, Juanito Oiarzabalek gailurreraino iristea lortu zuen eta, modu horretan, 14 zortzimilakoak osatu.[1] 2002an, Alberto Iñurrategik tontor hartan bertan marka bera erdietsi zuen.[2] 2010eko apirilaren 17an, Edurne Pasaban tontorreratu zen,[3] bere azkenaurreko 8.000koa izan zena, 14ak hurrengo hilabetean osatu baino lehen.

2008ko maiatzaren 23an, Iñaki Otxoa de Olza hil zen Annapurnako goiko aldean.[4]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads