Araqah

From Wikipedia, the free encyclopedia

Araqah
Remove ads

Araqah (arabieraz: عرقه) Palestinako herrixka bat da, Jeningo Gobernazioan, Zisjornadiako iparraldean.Palestinian Central Bureau of Statistics-en arabera, herriak 2,667 biztanle zituen 2017.[1]

Datu azkarrak Administrazioa, Geografia ...
Remove ads

Historia

Erromatarren, bizantziarren, lehenengo musulmanen eta Erdi Aroako aztarnak topatu dira bertan.[2][3]

Otomandarren aroa

1870ean, Victor Guérin-ek herri txiki gisa deskribatu zuen, tontor txiki batean kokatua eta bi laurdenetan banatua.[4] 1870/1871n (1288 AH), otomandar errolda batek Shafa al-Gharbyren nahiyan zerrendatu zuen.

1882an, PEF-en Mendebaldeko Palestinari buruzko inkestan "tamaina ertaineko herrixka, tontorraren gainean, hegoaldean putzu bat duena" bezala deskribatu zen.[5]

Britaniar Mandatuaren aroa

1922ko erroldaren arabera, Palestinako Britaniar Mandatariek egina, 168 musulmanek osatzen zuten biztanleria. 1931ko erroldan ordea, 219 musulman ziren, 36 etxeetan.[6][7]

1944/5eko estatistiketan, 350 musulman ziren eta 5.675 dunam lur sail zituzten.[8] Horietatik, 462 landa eta ureztatze-lurretarako erabiltzen ziren, 1.191 dunam zerealetarako, eta 27 dunam hiria eraikitzeko.[9][10]

Jordaniarren aroa

1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondorez, Araqah Jordaniaren mende geratu zen.

1961ean Jordaniak egindako erroldaren arabera, herrixkak 569 biztanle zituen.[11]

1967tik aurrera

Araqah Israelen mende egon da Mendebaldeko Erriberako gainerako lurraldeekin batera, 1967ko sei eguneko gerratik.

2015eko apirilaren 27an, Israelgo soldaduek baleatu ondoren hil zen herrixkako 18 urteko gazte bat.[12]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads