Argaitz

Longidako herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Argaitz[1][a] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. Gaur egun Urraulgoiti udalerrian dago, lur-zerrenda hori bi udalerrien artean trukatu baitzen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak argaiztarrak ziren.

Remove ads

Izena

Argaitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Orgaiz (1196)
  • Argaytz (1268)
  • Argaiz (1366)
  • Argaiz (1534)
  • Argaiz (1800)
  • Argaiz (1930)
  • Argatxa (1930)
  • Argaitz (1988)

Geografia

Argaitz Longida ibarran zegoen historiki, baina Urraulgoitikoan geografiki.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Nafar Koroaren ondarekoa zen, eta 1280an Urraulgoiti ibarran kokatuta zegoen. Errodrigo Argaitzek bere jauregia Leireko monasterioari utzi zion testamentuan. XIV. mendeko lehen erdian despopulatu bide zen, 1361ean agertzen den bezala.

Oharrak

  1. /aɾɣ̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads