Arkadia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arkadiamap
Remove ads

Arkadia[1][2] (grezieraz Αρκαδία, hartzen eskualdea) Greziako prefektura bat da, Peloponeso eskualdean. Bere izena Arkas heroi mitologikoagatik jaso zuen. Bere hiriburua Tripoli da.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Egungo Arkadia

Peloponeso penintsulako prefekturarik handiena da. Gaur egun penintsularen %18a hartzen du, %25 hartzera ere iritsi zen arren.

Eski konplexu bat dago Menelao mendian. Arkadia 1997an eraiki zen GR-7, E-55 autobidearen bidez konektatua dago. Ikatzezko zentral termiko bat eta zentral nuklear bat daude Megalopolisetik gertu, eta Greziako hegoaldearen zatirik handiena argindarrez hornitzen dute. Ikatz meatze bat ere badago.

Arkadiak bi tunel ditu. Irekitzen lehena Artemisio tunela izan zen, eta bestea Megalopoliseko ekialdeko tunela da. Biek Mesenia eta Atenasen arteko trafikoa konektatzen dute.

Prefektura honetako hiririk handienak honakoak dira: Tripoli, Astros, Vytina, Dimitsaina, Langadi, Leonidi, Leontari, Levidi, Sinanu eta Stremnitsa dira.

Geografia

Prefektura hau mendikatez, osin ugari dituzten kareharrizko ordokiz (catavothres deiturikoak), haranez (Alfeo ibaiarena) eta beheragune hezeez osatua dago. Magalak larrez eta mediterranear motako basoz estaliak daude.

Remove ads

Historia (Arkadia historikoa)

Arkadiako lehen biztanleak pelasgoak izan ziren, artzainen herri patriarkala, Espartaren nagusitasunari aurre egin ziotenak eta errepublika konfederazio baten moduan antolatua zegoena eta independente mantendu zirena. Megalopolis K. a. 370ean sortu zuen Filopemenek, eta Arkadiako hiriburu bihurtu zen. Erromatar dominazioaren ondoren, bizantziarra, veneziarra eta turkiarra izan zen, Greziako errepublikara batu zen arte.

Herri landatar eta xume bat zen, eta, beraz, emankortasuna ohoratzerakoan ezin zuten zezen batekin egin, erritu mizenastarren ondorengo izan ziren kulturek egiten zuten bezala, eta, ondorioz, akerra aukeratu zuten horretarako.

Denborarekin, irudi hau Pan jainkoarekin asimilatu zen, aker baten antzera irudikatua, bere izena Paonetik datorrelarik, "jaten ematen duena" edo "artzaina" esan nahi duena.

Pan jainkoaren emankortasun errituak Atenasek adoptatu zituen Bakante zeritzenengatik gertatu zen persiar gerraren ondoren.

Remove ads

Telebista

Biztanleria

Udalerriak

Arkadia bost udalerritan banatua dago:

Antzinakoak

Informazio gehiago Udalerriaren izena, Udal kodea ...
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads