Arkaitz Rodriguez

euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Arkaitz Rodriguez
Remove ads

Arkaitz Rodriguez Torres (Donostia, 1979ko otsailaren 1a), Sortuk 2017ko urtarrilaren 21ean Bilboko Euskalduna jauregian ospatutako birfundazio kongresutik, Sortuko bozeramaile eta ekintza politikorako arduraduna da.

Datu azkarrak Diputatua Eusko Legebiltzarrean, Sortuko idazkari nagusia ...

Haika eta Segi gazte antolakundeetan eta oro har ezker abertzaleko gazte mugimenduan aritua da, baita Herritar Batasunean ere. Jarrai-Haika-Segiko sumarioa dela eta, hainbat urte igaro du espetxean. Bateragune auziagatik ere sei urte igaro ditu kartzelan, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga ezker abertzaleko kide eta lagunekin batera. Orotara, Arkaitz Rodriguezek hamar urteko espetxealdia egin du, hiru zatitan banatuta.

Arkaitz Industria-Elektronikako ingeniaria teknikoa eta Enpresa-zuzendaritza gradua amaitzear dago. Bitxikeri bezala, esan beharra dago Arkaitzek, Bateragune auziagatik espetxean egonda ere, estatu espainiar maila osoko Enpresa-zuzendaritza graduazioko notarik altuena atera zuela, kartzelan ikasteko baldintzak askoz ere txarragoak izanda ere.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads