Arkamu

Euskal Herriko mendilerroa From Wikipedia, the free encyclopedia

Arkamumap
Remove ads

Arkamu[1] Arabako mendebaldean eta —zati txiki bat— Burgosko probintziaren ipar-ekialdean dagoen mendilerro karstikoa da. Mendilerro honek Kuartangoko harana (iparraldean) eta Erriberagoitia (hegoaldean) banatzen ditu. Halaber, Badaiako mendilerroaren ondoan dago; bi mendilerrook Tetxa edo Subillako haitzarteak banatzen ditu.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...

Mendilerro honek ez dauka gailur nabarmenik. Tontor guztiak 1.100 metro ingurukoak dira, garaiena Repico izanik. Ekialdetik mendebaldera hedatzen da, Subilla Morillasen dagoen Tetxako haitzartetik hasi eta garaiera irabazten doa mendebalderantz. Hegoaldean malda etzanagoz osaturik dago, baina iparraldean labar pikoak osatuz jaisten da Kuartangoko haraneraino. Nabarmena da klimaren eragina Arkamuko landaredian: hegoaldean artadiz estalita dago, eta iparraldean pagadiak dauzka goiko estaietan eta pinu gorria beherago.

Thumb
Arkamuren mendebaldeko muturra, iparraldetik ikusia.
Remove ads

Mendiak

  1. Repico, 1.188 m (Araba)
  2. Risco Malo, 1.172 m (Araba)
  3. Kruzeta, 1.169 m (Araba)
  4. Coronas, 1.168 m (Araba)
  5. Pando, 1.142 m (Araba)
  6. Peña Colorada, 1.131 m (Araba)
  7. Peñalta, 1.129 m (Araba)
  8. El Fraile, 1.111 m (Araba)
  9. Erea, 1.110 m (Burgos)
  10. Montemayor, 1.104 m (Araba)
  11. Escaños, 1.096 m (Araba)
  12. Azkorri, 1.094 m (Araba)
  13. Riscamala, 1.093 m (Araba)
  14. Cotorrillo, 1.084 m (Araba)
  15. Ramalejo, 1.004 m (Burgos)
  16. Mendia Encimera, 983 m (Araba)
  17. Santa Cruz, 965 m (Araba)
  18. Santiago, 944 m (Burgos)
  19. Monte Santiago, 940 m (Araba eta Burgos)
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads