Arkibolta
Arku baten kanpoko eta aurreko aldea eratzen duten molduren multzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arkibolta arku baten bihurgunearen inguruan, arkuaren kanpoaldean, apaingarri bezala jartzen den moldura-multzoa, arku zentrokidez osatua da. Ateetan eta leihoetan izaten da batik bat, eta eraikuntza-ordena bakoitzean ezaugarri bereziak izaten ditu; irudi geometrikoak, landareak, gizakiak edo animaliak azaltzen dira. Arkitektura erromaniko eta gotiko garaiko eraikuntzetan agertu dira arkibolta eder eta aberatsenak.
Remove ads
Iruditegia
- Leireko monasterioko Porta Speciosa delakoak dituen arkibolta erromanikoak.
- Olasoko arkupean (Elgoibar), arkibolta gotikoak aspaldi bertan ez dagoen eliza bateko atarikoak.
- Irudi polikromoak Debako elizako arkiboltetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
