Armeniar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Armeniar
Remove ads

Armeniarrak (armenieraz: հայեր, hɑˈjɛɾ ahoskatua) Armeniar goi-ordokian jatorria duen talde etnikoa da.

Datu azkarrak Armeniarrak Հայեր Hayer, Biztanleak guztira ...

Armeniarrek Armenia eta de facto independentea den Karabakh Garai Errepublikako biztanleria osatzen dute. Gainera, mundu osoan 5 milioi laguneko diaspora dago, Errusian, Estatu Batuetan, Frantzian, Georgian, Iranen, Libanon eta Sirian komunitate inportanteak dituena. Irango eta Errusiako komunitateak izan ezik, armeniar genozidioak sortu zuen diaspora.[2]

Armeniar gehienak Armeniar Eliza Apostolikoaren kideak dira. IV. mendearen hasieran, Armeniako Erresuma kristautasuna estatu-erlijio izendatu zuen lehendabizikoa izan zen.[3]

Armeniera dute ama hizkuntza. Elkarrekiko ulergarritasun osoa duten bere bi aldaerak ditu: ekialdeko eta mendebaldekoa. Mesrop Maxtotsek 405ean armeniar alfabeto asmatu zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads