Armeniera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Armeniera
Remove ads

Armeniera[1] (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da. Berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa) darabil, Erdi Aroan Mesrop Maxtots santuak sortua. Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da.[2] Armeniar genozidioak 1915ean eragindako diasporak, era berean, hizkuntza herrialde ugaritara hedatu du.

Irakurtzea armenieraz
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Remove ads

Idazkera

Informazio gehiago Armeniar alfabetoa, XIII. mendean gehitu ziren hizkiak ...
Remove ads

Armenieraren dialektoak

Armenierak bi dialekto multzo ditu: ekialdekoa eta mendebaldekoa. Dialekto multzo horietako bakoitzak bere estandar idatzia du.

Bi dialekto estandar (bi armeniera batu)

V. mendetik XVIII. arte, dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, grabar, hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik, armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:

  • Ekialdekoa: Errusiar Inperioan bizi ziren idazleek sortua. Armenian estatus ofiziala du eta Georgian eta Iranen ere erabiltzen da. Georgian hizkuntza ofizialetako bat zen Sobiet Batasunaren aldian, baina Georgiak independentzia lortuz geroztik, armeniar eta azerbaijandar gutxiengoek oso murriztuak dituzte beren hizkuntza eskubideak. Hartara, Administrazio publikoarekiko harremanetan georgiera erabiltzera behartzen dituzte.[4]
  • Mendebaldekoa: Otomandar Inperioan bizi ziren idazleek sortua. Armeniar genozidioan Turkiako ekialdean hil edo deportatu zituzten armeniarrek, hain zuzen ere, dialekto hartaz idazten zuten; beraz, mendebaldeko armeniera da erabiliena armeniar diasporan (diasporako armeniar gehien dauzkaten estatuak: Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Argentina, Libano, Siria, Iran, Kanada, Ukraina, Grezia eta Australia). Jatorrizko lurraldean, gaur egungo Turkiako ekialdean, ez da hiztunik geratu, baina Istanbulen eta ingurumarietan badira mendebaldeko armeniera darabilten diasporako 70.000 armeniar.

Hala ekialdeko nola mendebaldeko armenieratik turkieraren eragin lexiko ia guztia ezabatu zuten armenieradunek XX. mendean, armeniar genozidioaren ondoren.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads