Arnotegi
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arnotegi mendia Bilbon dago, Ganekogortako mendilerroan. 426 metroko garaiera du. Bilboko ikuspegi ederra ematen du mendi honek.
Tontorrean Karlistaldietan eraikitako gotorleku baten hondakinak ikus daitezke. Bigarren tontor bat ere dauka (377 metroko garaierakoa), non ETBko antena bat dagoen, magalean daukan auzoaren izen bera daramana, Irusta. Gailurretik hurbil, erpin geodesikoa dago.
Igotzeko abialeku arruntena Bilboko Larraskitu auzoa da. Bolintxutik abiatuta ere igo daiteke.
Remove ads
Etimologia
Francisco Arrarasen esanetan, Arnotegi, Azkueren idatzietan oinarriturik, Arranotegi, Arranotegi hitz<aren kontrakzioa da.[1]
Ikus, gainera
- Arnotegiko Andre Mariaren baseliza, Obanosen, Nafarroa Garaian.
- Ganekogortako mendilerroa.
- Pagasarri.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads