Arrano
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arranoa Accipitriformes ordenako zenbait hegazti harrapariri ematen zaien izen generikoa da.

Nahiz eta hegazti harraparia izateagatik ezaguna izan, sarraskijalea ere bada. Edonon aurki daitezke, Antartidan izan ezik. Tamaina handia, gorpuzkera mardula eta buru eta moko pisutsuak haien ezaugarri nagusiak dira.
Adierak
Euskararen estandarizazioak eta hiztegigintzak arrano finkatu eta mugatu egin dute adiera, erdarazko águila, aigle edo eagle hitzen sinonimo bihurtu arte; baina, berez, izena oso modu generikoan erabiltzen da edo erabili izan da euskaraz, ia eguneko hegazti harrapari guztiak izendatzeko balio dezake. Arrano izen espezifikoa jasotzen dutenei, zein miru edo aztore deitu ditzakegunei ere, ia denei aplika dakieke, hango edo hemengo herri hizkeran.
Harrapari sarraskijaleak ere (putre edo saiak, kasu) arrano izendatzen dira hainbat hizkeratan, bai Lapurdin[1] zein Bizkaieraren eremuan[2].
Remove ads
Ezaugarriak
Hegazti harraparia denez, moko handi, boteretsu eta puntazorrotza dauka, harrapakinen haragia erraz askatzeko. Haien tartso eta atzaparrak ere indartsuak dira. Halaber, oso esanguratsua da haien indarra, izan ere, harrapakin pisutsuagoak eramanez hegan egiteko gai baitira. Gainera, oso ikusmen ona dute, harrapakinak (besteak beste, arratoiak, erbiak, saguak, untxiak, azeri txikiak eta beste ugaztun txiki batzuk) distantzia handietan aurkitzeko ahalmena ematen diena.

Obiparoa da, hau da, arrautzak erruten ditu. Habiak zuhaitz altuetan edo arroketan egiten dituzte eta hiru metrora irits daitezke. Hegazti hain handia denez, bakarrik arrautz bat edo bi aurki daitezke habian, eta gurasoek 45 egunean berotzen dituzte. Jaiotzetik bi hilera hegan egiteko prest daude eta gero eta urrunago joateko gai dira. Hala eta guztiz ere, urte oso bat egon behar dira habia utzi gabe, gurasoen ondoan ehizatzen ikasten, berez kabuz ehizatzeko gai izan arte.
Remove ads
Hegaztiak
Munduan zehar dauden arrano espezie gehienak Accipitridae familiakoak dira, baina arrano arrantzalea Pandionidae familiakoa da.
Hauetaz gain, eguzki-arrano eta itsas arrano ere izen arruntak dira.
Remove ads
Erabilpena Euskal Herrian
Arrano hitza euskaraz arraio hitzaren leungarritzat erabiltzen da. Adibidez:[3]
- Nola arrano hainbeste diru?
- Arranotan!
- Arranopola!
- Hau mundu arrano hau![4].
Arrano Beltza euskal abertzaletasunaren ikurretako bat da.
Ikurrak beste leku batzuetan

Arranoak historiako etapa eta leku askotan duen munta esanguratsua da. Izan ere, hainbat zibilizazio eta garaitan, arranoa ikur nagusitzat hartzen zen: esaterako, Erromatar Inperioan, Gurutzaden garaian edota beste inperio batzuen garaietan (Karlomagno, Napoleon, Errege Katolikoak...), arranoa sinboloa izan zen, batez ere, entsena militarrerako.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads