Arrokoth
asteroide From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
(486958) Arrokoth[1] (izen ofiziala izan arte 2014 MU69 edo Ultima Thule ere deitua) Kuiperren gerrikoan dagoen Neptunoz haraindiko objektu bat da. Espazio zunda batek inoiz bisitatutako objekturik urrunena da. Ukipen-bitarra da, hau da, grabitateak elkar ukitzeraino erakarri eta elkarri lotuta geratutako bi gorputzez osatua dago.[2] Gorputzik handienak ("Ultima" deitua) txikienak ("Thule" deitua) baino hiru aldiz bolumen handiagoa du. 30 kilometro inguruko diametroa du. Bere periodo orbitala 298 urtekoa da, eta eszentrikotasun eta makurdura orbitala oso baxua da. Ondorioz Kuiperren gerrikoko objektu klasikotzat hartzen da, eta uste denez ez du izan perturbazio handirik eta krater gutxi izango ditu.
2014ko ekainaren 26an aurkitu zuten Hubble Espazio Teleskopioa erabilita, Kuiperren gerrikoko objektuen bilaketa programa baten baitan. New Horizons misioarentzat helburu bat izan zitekeela erabaki zen, 2014 OS393 eta 2014 PN70 objektuen aurretik.
Remove ads
Izena
Arrokoth Powhatan algonkin herriaren hizkuntza zeru esan nahi du[1].
Izen ofiziala eman arte Ultima Thule ezizenarekin ezagutzen zen. Ultima Thule izena latinetik datorren metafora bat da, ezagutzen den munduaren mugen ostean dagoen leku bat izendatzeko. Izena behin-behinekoa da; 2019ko urtarrilaren 1ean NASAk izen proposamen ofizial bat bidaliko du misioaren argazkiak ikusi ostean.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
