Asier Barandiaran
ikerlaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Asier Barandiaran Amarika (Galdakao, 1970eko maiatzaren 15a) euskal filologoa da.
Deustuko Unibertsitatean euskal filologian lizentziatu zen (1993). Nafarroako Unibertsitateko irakasle laguntzailea izan da (1995-2002) eta irakasle kontratatua (2002-2011). 2002an Euskal Filologian doktoretza erdietsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, cum laude kalifikazioarekin. 2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean aritzen da lanean irakasle, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizko campusean. Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan da, Nafarroa ordezkatuz (2012-2020) eta Nafarroako Gobernuko Euskara Kontseiluko kidea aritu da 2008an hasi eta 2016ra arte. Egun LAIDA ikerketa taldeko kidea da. Euskaldunen AEBetarako emigrazioa XX. mendearen bigarren erdialdetik hona ere aritu da ikertzen, Laia ikerketa taldearen babesean.
Remove ads
Kanpo estekak
- Laida Ikerketa Taldea: https://laida.eus/eu/laida-taldea/
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads