Atetz

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Atetzmap
Remove ads

Atetz[4] ([atets̻]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 19 kilometrora dago. 26,40 kilometro koadroko eremua du eta 218 biztanle zituen 2014ko erroldaren arabera.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketa, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Remove ads

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Thumb
Eguaratseko eliza 1957an, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Atetz Iruñeko merindadearen iparraldean dago. Ultzamarekin du muga iparraldean, Imotzekin mendebaldean, Txulapainekin hegoaldean, eta Odietarekin ekialdean.

Klima eta landaredia

Klima azpiatlantiar motakoa da, baina ohikoa baino hezeagoa (1.600mm baino euri gehiago batzen da urte batean, batez beste). Tenperaturak 8 eta 10 gradu bitartekoak dira, uda epelak eta neguak hotzak. Urteko egun euritsuak 120-140 dira.

Udalerriko jatorrizko zuhaitzak haritzak eta pagoak ziren. Haritzak herrigunean eta behealdeko ibarretan zeuden, eta gunerik menditsuenetan, pagoak. Gizakiaren eragina dela eta, asko gutxitu zen zuhaitz horien azalera, eta gaur egun, ugariagoak dira birlandaturiko pinu lariziarrak (Pinus nigra) eta alertzeak.

Herriak

Udalerria sei herrik osatzen dute: Aroztegi, Beuntza, Beratsain, Eguarats, Eritze eta Zigandak, eta 5 etxalde ere ditu: Amalain (1857ko errolda arte udala izan zuena), Beuntzalarrea, Egillor, Hiriberri eta Labaso.

Remove ads

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea100200300400500600700800189019201950198020102040AtetzBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Hemengoak herri ekimeneko Miren Egozkue Goldaratz atera zen Atezko alkate lau zinegotzirekin. Atezko Herriak zinegotzi bakarra lortu zuen. 4 boto zuri izan ziren (botoen %2,25). Abstentzioa %24,26koa izan zen.

Atezko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Miren Egozkue Goldaratz (Hemengoak)92Bai
Jose Miguel Lopez Lista (Hemengoak)89Bai
Jose Aginaga Aldaregia (Hemengoak)88Bai
Gurutze Santxo Gaskue (Atezko Herria)83Bai
Maria Carmen Ziganda Ibarrola (Hemengoak)79Bai

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren eta egoera aldatu egin zen: Atezko Herriak 4 zinegotzi, Hemengoak zerrendak bakarra eta Agrupación Independiente Valle de Atez izenekoak bat ere ez.

Alkateen zerrenda

2007-2011Miren Egozkue GoldaratzHemengoak
2011-2015Francisco Javier Nuin IberoAtezko Herria
2015-2019Ezequiel Martin MuxikaEH Bildu

Udaletxea

  • HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 (Eritze kontzejua)

Euskara

Atetzeko Ignacia Erbiti[5] eta Roman Iruritaren[6] testigantza, Atetz aldeko euskararen erabilerari buruz. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Atetz eremu mistoko udalerria zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu euskaldunera pasatzea erabaki zuen, udal horren eskaerari jarraituz. Horren ondorioz, herria eremu mistotik eremu euskaldunera pasatu zen.[9]

Atetzeko euskara[10] Erdiguneko Nafarreraren[11] parte da, zehatzago, Ultzamako euskara[12] da bertan hitz egiten den euskara.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads