Atlas

mapen bilduma From Wikipedia, the free encyclopedia

Atlas
Remove ads

Atlas bat mapa bilduma da, gehienetan liburu gisa aurkeztua, baina baita multimedia formatuan ere. Gai geografikoez eta muga politikoez gain, sarri gai geopolitikoak, sozialak, erlijiozkoak eta ekonomikoak azaltzen ditu.

Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».
Thumb
Lehen mundu mapa modernoa (Abraham Ortelius) Theatrum Orbis Terrarum (1570)

Izena Atlas mapa-liburutik datorkio, Gerardus Mercator mapagile handiak atalka argitaratua 1569, 1578, 1585, 1589, 1595 eta 1606. urteetan.

Remove ads

Atlas orokor nagusi batzuk

XVII. mendea eta lehenago
  • Atlas Novus (Blaeu, Herbehereak, 1635-1658)
  • Atlas Maior (Blaeu, Herbehereak, 1662-1667)
  • Cartes générales de toutes les parties du monde (Frantzia, 1658-1676)
  • Dell'Arcano del Mare (Italia 1645-1661)
  • Piri Reis Mapa (Otomandar Inperioa, 1570-1612)
  • Theatrum Orbis Terrarum (Ortelius, Herbehereak, 1570-1612)
XIII. mendea
  • Atlas Nouveau (Amsterdam, 1742)
  • Britannia Depicta (Londres, 1720)
  • Cary's New and Correct English Atlas (Londres, 1787)
XIX. mendea
  • Andrees Allgemeiner Handatlas (Alemania, 1881-1939)
  • Rand McNally Atlas (Ameriketako Estatu Batuak, 1881-orain)
  • Stielers Handatlas (Alemania, 1817-1944)
XX. mendea
  • Atlante Internazionale del Touring Club Italiano (Italia, 1927-1978)
  • Atlas Mira (Errusia, 1937-orain)
  • Gran Atlas Aguilar (Espainia, 1969/1970)
  • Txinako Atlas Historikoa (Txina)
  • Munduaren National Geographic Atlasa (Ameriketako Estatu Batuak, 1963-orain)
  • Times Atlas of the World (Erresuma Batua, 1895-orain)
Remove ads

Euskal Herriko eta euskarazko atlasak

Entziklopediak eta atlasak erreferentziazko obra nagusiak dira kulturan. Elkarrekiko beharra dute entziklopediak eta atlasak, elkarren osagarriak dira eta. Euskarazko hiru entziklopedia sortu ziren 1990eko hamarkadan (Elhuyar 1993, Gazteena 1992-1997, Lur 1991-1999). Horrekin batera euskarazko atlasekin ere antzeko prozesua gertatu zen. Euskaltzaindiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) zerbitzua martxan jarri zuen.[1]

1990ean Ereinek Euskal Herriko Atlasa argitaratu zuen.[2]

Urte bat geroago Kriseilu argitaletxeak Euskal Herriko Atlasa. Mendiak[3] eta Euskal Herriko Atlasa. Ibaiak[4] liburuak plazaratu zituen.

Munduko Atlasa liburua plazaratu zuen Klaudio Harluxet Fundazioak, aurreko atlasen informazioa zabaldu zituen, Euskal Herri mailan eta munduko kontinente guztietako mapak emanda. Gainera, bazekarren estaturik gabeko herriei buruzko atal bat ere, baita Euskal Herriko eta mundu osoko toponimoen aurkibideak ere.[5]

Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads