BAP!!

Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia

BAP!!
Remove ads

BAP!! (Babarruna ta aza popularra!!) 1984. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Taldea 1996an desegin zen.[1]

Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Remove ads

Taldekideak

  • Eneko Abrego (Abeslaria)
  • Drake (Baxua eta gitarra)
  • Jomes (Gitarra)
  • Andreu (Baxua)
  • Txanpi (Bateria)
  • Mikel Abrego (Bateria)

Historia

Andoainen (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortu zen 1984an. Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik musika taldea sortu zuten, instrumentuak jotzen abilidade gutxi zutela. Euskal Herrian, hardcore punka lantzen hasi ziren lehen taldeetako bat izan zen BAP!!. Bad Brains taldearen eragina izan zuten beren ibilbidean.

1986an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hori kontzertuetan saltzen hasi ziren. Haren ondoren, lehen lau abesti ofizialak grabatu zituzten Condenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Disko horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.

1988an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskaken laguntzaz. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta haien ordez Mikel Abrego (Enekoren anaia) eta Jomes sartu zirenean, taldekide batzuek instrumentuak aldatu zituzten: Drakek gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta Jomes gitarraz arduratu. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.

Hirugarren lana 1994an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Diskoetxez aldatu eta Esan Ozenkik kaleratu zien. Kritikari askoren ustez, haien diskorik onena da, bai hitzen aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik ere, musikariek gero eta hobeto jotzen baitzuten.

1996an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe horri lotuak. Kontzertu hura CD eta DVD formatuetan kaleratu zuen Metakek.

Gaur egun, BAP!!-eko kideek Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan segitzen dute jotzen.[2]

Remove ads

Diskografia

Diskoak

  • Babarruna ta Aza Popularra (Autoekoizpena, 1986). Cassettean editaturiko maketa. BAZEN DVD-an remasterizatua azaltzen dena.
  • Bidehuts eta Etxehuts (Basati diskak, 1988). LP formatuan.
  • Zuria Beltzez (Basati Diskak, 1992). LP eta CD formatuan.
  • Lehertzeko Garaia (Esan Ozenki, 1994). LP eta CD formatuan.
  • Bazen (Metak, 2003) CD DVD-arekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Honez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).

Zuria beltzez eta Bidehuts eta Etxehuts diskoak, Esan Ozenkik berrargitaratu zituen CD formatoan (1996.

Split-ak

  • Condenados a luchar (Discos Suicidas, 1986). Disko errekopilatorioa. Bertan lau abesti editatu zituzten: Plastikozko janariak, Tortura NO, Euskal Polizia eta Palabras de engaño.

Bildumetako partehartzeak

Bideoak

  • ...Ta Bestela Ondo? (Esan Ozenki, 1996). VHS.
  • Bazen (Metak, 2003) CD DVD-arekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Honez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads