Barbette

From Wikipedia, the free encyclopedia

Barbette
Remove ads

Barbette bat (frantsesez bizar txikia esan nahi du) emakumezko buruko mota bat da, kapelaz eta kokotsaren azpitik pasatzen den uhal batez osatua. Erdi Aroan beloaren edo kaputxaren bi aldeetan lotzen zen, belarriak, lepoa eta, batzuetan, kokotsa ere estaliz. Gehienetan lihoz egina zegoen.

Datu azkarrak Materiala(k) ...
Remove ads

Historia

Barbettearen lehen formak alargunek jantzi zituzten dolua adierazteko, Bizantzion V. mendeaz geroztik. Barbettea Europa Mendebaldean zabaldu zen 12. mendetik aurrera. Bizitza zibilean, emakumezko ezkonduek uhal zuriz janzten zuten barbettea eta alargunek uhal beltzez.

Thumb Thumb
Leonor Akitaniakoa barbettez jantzita ageri da bere hilobian. Baita Berengela Bartzelonakoa berean.

Erdi Aroko iruditerian batzuetan kapela biribil gainalde lauko batekin ageri da osatua barbettea, baina koroa ere izan daiteke goiko osagarria.

21. mendean moja batzuen ohituren eta jantzi tradizional batzuen parte izan bada oraindik.

Remove ads

Euskal Herrian

Euskal Herriko erromanikoan ere badira irudiak damak barbettea daramatenak, 13. mendean datatu direnak gehienak; esate baterako Galdakaoko Andra Mari elizan.[1] [2] Araban badira 20 eliza behintzat halako pertsonaiak erakusten, dama bat barbettearekin jaun baten ondoan ohikoan. Burukoaren osagarriei toca eta barboquejo/barbuquejo esaten zaie gaztelaniazko testuetan.[3]

Nafarroan ama birjinaren irudietan ere agertu izan da, batzuetan geroagoko eraldaketetan uhala oker berrinterpretatu den arren.[4]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads