Barentsburg

Svalbard-eko kokaleku meatzaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Barentsburgmap
Remove ads

Barentsburg (errusieraz: Баренцбург) Svalbard uhartedian (Norvegia) dagoen bigarren bigarren kokaleku handiena da. Errusiako Arktikugol enpresaren kokaleku meatzaria izanik, dituen 471 biztanleetatik[1] gehienak errusiar eta ukrainarrak dira.

Datu azkarrak Barentsburg, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Barentsburg), Hila ...
Remove ads

Historia

Willem Barents esploratzaile herbeheretarraren izena daraman kokaleku hau, herbeherear meatzari herri modura sortu zen 1920ko hamarkadan[3]. 1932an, errusiar estatuaren jabegoa den Arktikugol enpresari saldu zioten[4] , eta ordutik berau da Barentsburg-eko jabe.

Ekonomia

Ikatz meatzaritza da kokalekuko jarduera ekonomiko nagusia, zeina nagusiki Ipar Europako erosleei saltzen zaien. Turismoa ere garapen bidean dago. Kokalekua Errusiaren menpe dago janaria, monetaz eta gainontzeko beharrez hornitzeko.

Estatus administratiboa

Nahiz eta Svalbard Norvegiaren jabetza izan, 1920ko Svalbardeko itunak, herrialde sinatzaileetako hiritarrei eskubide bera ematen die baliabide naturalak ustiatzeko. Errusia, Norvegiarekin batera, dira gaur egun Svalbard-en meatzaritzan aritzen diren herrialde bakarrak. Errusiar kontsulatua dago Barentsburgen, mundu osoan iparralderen dagoen egoitza diplomatikoa[5]. Barentsburg-ek dena den, posta-helbide eta telefono zenbaki norvegiarrak ditu.

Remove ads

Azpiegiturak

Longyearbyen eta Barentsburg arteko distantzia 55 km-takoa da, baina ez dago bi kokalekuak lotzen dituen errepiderik. Bien arteko garraioa gehien bat itsasontziz, elur-motorrez eta helikopteroz egiten da. Heliportu bat dago Barentsburg-etik 4 km iparraldera (NAZE kodea: ENBA). Ikatza itsasontziz garraiatzen da. Portua Barentsburg erdian dago kokaturik.

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads